Urtero zaborrera botatzen diren elikagaiekin goseak jotakoentzat egunean 1,3 otordu bermatuko lirateke
Batez beste, urtero pertsona bakoitzak 79 kilo elikagai botatzen ditu zaborrera, guztira, 1050 milioi, NBEren Ingurumenerako Programak (UNEP, ingelesez) egindako Xahututako Elikagaien txostenaren arabera (2022ko datuak biltzen ditu).
Janari eskerga horrekin munduan goseak jotako 783 milioi pertsonari egunean 1,3 otordu bermatuko lirateke, txostenak egindako kalkuluen arabera.
Zero Hondakinen Nazioarteko Eguna da etzi, martxoaren 30ean, eta horren harira kaleratu dituzte datuak.
"Elikagaien xahutzea munduko tragedietako bat da. Milioika pertsonak gosea pasatuko dute gaur, eta bien bitartean elikagaiak zaborrera botatzen dira", azaldu du Inger Andersen UNEP programako zuzendariak. Auziak munduko ekonomiari ez ezik, klima aldaketari, bioaniztasunari eta kutsadurari ere eragiten dio. Izan ere, xahututako elikagaiek negutegi efektuko gasen isurien % 10 eragiten dute.
Munduan xahutzen den elikagaien zati handiena, % 60, etxeetan botatzen da: 631 milioi tona. Catering zerbitzuek eta txikizkako sektoreak, hurrenez hurren, 290 eta 131 milioi tona xahutzen dituzte (% 19).
Janaria elikatze katearen fase ezberdinetan galtzen da, uztan, salmenta puntuetan, baita kontsumoan ere.
Arazoa, baina, ez dute nazio aberatsenek bakarrik sortzen. Hala, diru-sarrera altuenak dituzten herrialdeak eta herrialde txiroetan xahututako kopuruei erreparatuta, urtean 7 kilo per capitako aldea baino ez dago bien artean.
Arrakala handiena landa eremuaren eta hiriguneen artean dago. Diru-sarrera ertainak dituzten herrialdeetan, esaterako, landa eremuan janari gutxiago botatzen da. Horren azalpena honako litzateke: elikagaien hondakinak etxeko animalientzat, pentsurako edo konposta egiteko gordetzen dira. Hori horrela, hirietan ere zaborrera botatzen den elikagaien kopurua murrizteko eta konposta indartzeko neurriak eskatu ditu NBEren programak.
(Informazioa osatzeko lanean ari gara)
Zure interesekoa izan daiteke
Basauriarrek bigarrenez gaitzetsi dute Amaiaren hilketa matxista
Udalak deituta, elkarreratze isila egin dute eguerdian Azaroak 25 plazan, sortzez Berangokoa zen 44 urteko emakumearen hilketa salatzeko. Hain justu, Berangoko Udalak beste bilkura bat deitu du astearterako.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen. Ikerketaren iturriek EITBri baieztatu diotenez, urruntze agindu bat zegoen indarrean, baina atxilotuak askotan urratzen zuen.
17 urteko mutil batek polizia-kontrol batetik ihes egin du asegururik eta IATrik ez zuen auto batekin, Beriainen
Adingabeak giltzak ostu zizkion amari, eta jazarpen arriskutsu baten ostean, egindakoa "Instan argitaratuko ote zen" galdetu zien agenteei.
Adingabe bat sastatzeagatik Murgian atxilotutako bost gazteek polizia-etxean jarraitzen dute
Erasoa ostegun arratsaldean gertatu zen, Gasteizko Oto etorbidean.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, indarkeriaz egindako lapurreta bat artatzera joandako udaltzainei labanaz mehatxu egitea egotzita
Agenteak taser pistola bat erabiliz saiatu ziren hura geldiarazten, eta ez zutela lortzen ikusita, tiro egin zioten hanka batean. Atxilotua Gurutzetako Ospitalera eraman zuten gero, baina arriskutik kanpo dago.
Basauriko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute ostiral arratsaldean, talde feministek deituta
2026an bi dira jada Euskal Herrian hildako emakumeak, eta horrek agerian uzten du, euren ustez, indarkeria matxistak jarraitzen duela gizarteko gaitz nagusietakoa izaten. Basauriko Asanblada Feminista eta Emakumeok Bat Koordinadora (Basauriko Emakume Elkarte eta Elkarte Feministen Federazioa) talde feministek deitu dute elkarretaratzea.
Itzurun hondartza, mikroplastikoz beteta
Azken egunotako denboraleen ondorioz, mikroplastikoz beteta agertu zen atzo Zumaiako Itzurun hondartza. Naiara Malave Euskal Kostaldeko Geoparkean ekoturismoa egiten duen Begi Bistan enpresako kideak esan du arazoa mundu mailakoa eta azken hamarkadetako plastikoaren gehiegizko erabileraren ondorioetako bat dela.
Asier Iragorri, Basauriko alkatea: "Gaur egun ere entzuten dira indarkeria matxista existitzen ez dela dioten diskurtsoak"
Basauriko alkateak "irmo" gaitzetsi du udalerrian izandako hilketa matxista, eta deitoratu duenez, oraindik ere entzuten dira herritarren artean indarkeria matxista ez dela existitzen dioten diskurtsoak edo arazoari garrantzia kentzen diotenak. Horregatik, horren ustez, arlo guztietatik lan egin behar da horri aurre egiteko.
Azpeitiko sutean kaltetutako bi lagunek alta jaso dute eta beste bizileku bat eman diete
Sua arratsaldean piztu zen, bigarren solairuan, eta kalte handiak eragin zituen. Udal teknikariek eraikinaren egoera aztertu behar dute, sutea zerk eragin duen ikertu eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.