FENOMENO METEOROLOGIKOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaitu da haizeagatik ezarritako abisu horia

Euskalmeteko estazio meteorologikoek 100 km/h-tik gorako haize-ufadak neurtu dituzte Jaizkibelen, Zaldiaranen, Matxitxakon eta Oizen.
Turistak argazkiak ateratzen Haizearen orrazian. Argazkia: Jon Hernandez Utrera
Turistak argazkiak ateratzen Haizearen orrazian. Argazkia: Jon Hernandez Utrera

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak amaitutzat eman du, larunbateko 18:30ean, haizeguneetan haizeagatik ezarritako abisu horia, eta 21:00ak arte mantendu du baso-suteen arriskuagatik ezarritako abisu horia, hego-haizearen intentsitate eta tenperatura altuak direla eta, badaezpada ere, baina ordu horretan bertan behera utzi du abisu hori ere.

Euskalmeteko estazio meteorologikoek 100 km/h-tik gorako haize-ufadak neurtu dituzte gaur Jaizkibelen, Zaldiaranen, Matxitxakon eta Oizen.

20240406103818_donostia_
18:00 - 20:00

Igandean, iparraldeko tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira, eta 18 eta 20 ºC artean geratuko dira Euskal Herri osoan. Tenperatura minimoek ere behera egingo dute, Ebro ibarrean izan ezik, baina gutxi.

Egunaren hasieratik egongo da zerua hodeitsu, baina egunaren lehenengo zatian ateri eutsiko dio ziurrenik. Eguerditik aurrera, euritara joko du; zaparradak botako ditu noizbehinka, eta baliteke trumoi-ekaitzak ere izatea.

Egunaren hasieran, hego-haizea ibiliko da, eta iparraldera aldatuz joango da gero, kostaldetik hasita.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X