EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fronte hotz batek giro grisa eta euri apur bat ekarriko ditu ostegunera arte

Tenperaturak 15 ºC-raino jaitsiko dira, eta zeruak lainotuta egongo dira. Hala ere, euri txikia bakarrik egingo du, eta isurialde atlantikoan bakarrik.
Orozko. Argazkia: Sabino de Bilbao Atxa
Orozko. Argazkia: Sabino de Bilbao Atxa

Aurreko ia aste osoan eguraldi eguzkitsuarekin egon ostean, igande gau eta astelehen goizaldean fronte hotz bat iritsi da, eta tenperaturak kolpetik jaisteaz gain, zeruak lainoekin estali ditu, euri askorik espero ez den arren. Datorren astebururako, berriz, Euskalmetek aurreikusi du ostegunean berriro nagusituko dela eguzkia, eta tenperaturak apur bat igoko direla, baina ez aurreko aurreko astean adina, ipar-ekialdeko haizea nagusituko baita.

Gaur, tenperaturak nabarmen egingo du behera. Eguraldi aldaketa fronte baten eskutik etorriko da, baina fronte horrek euri gutxi ekarriko digu. Giro motela izango dugu, eta euria egingo du tarteka, bereziki isurialde atlantikoan eta egunaren lehen zatian; oro har, euri txikia egingo du, baina baliteke goizaldean zaparrada bakanen bat botatzea. Arratsaldean, ostarte zabalak irekiko dira hegoaldean. Tenperaturaren beherakada handia izango da, eta herri gehienetan beroenak 15 ºC ingurukoak izango dira. Arratsaldean, iparraldeko haizea harrotu egingo da Ebro ibarretik gertu.

Giro iluna eta freskoa astearterako. Ipar partean, zerua lainotuta egongo da, eta tarteka euri txikia egingo du isurialde atlantikoan. Hegoaldean, berriz, hodeitza ez da hain trinkoa izango, ateri eutsiko dio eta ostarteak zabalduko dira. Haizea ipar-mendebaldetik sartuko da, eta harro samar ibiliko da tarteka, bereziki Ebro inguruetan. Eguneko tenperaturak beste koska bat egingo du behera, eta 15 ºC-tik behera geratuko da leku gehienetan.

Asteazkenean antzera jarraituko dugu. Zerua lainotuta egongo da, bereziki ipar isurialdean eta euri pixka bat egin dezake; euria, orokorrean, txikia izango da edo euri langarra. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, giro freskoarekin jarraituko dugu eta baliteke 1300-1500 m-tik gora prezipitazioa elur moduan egitea.

Ostegunetik aurrera, eguraldiak hobera egingo du, eta astebururako, eguzkia itzultzea eta tenperaturak apur bat igotzea espero da.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X