TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamioi bat matxuratu da N-1ean, Lasarte-Orian, eta ilarak sortu dira Gasteizko noranzkoan

Eskuineko erreia itxita egon da hiru orduz, eta pilaketak sortu dira N-1ean eta GI-20 eta AP-8 autobidean ere. 11:00ak aldera kendu dute ibilgailua bidetik, eta ordutik, ohikoa da ibilgailuen joan-etorria.

Kamioi batek matxura izan du gaur goizean N-1ean, Lasarte-Oria (Gipuzkoa). Ibilgailua eskuineko erreia oztopatzen geratu da, eta ilarak sorrarazi ditu Gasteizko noranzkoan. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 07:45 aldera matxuratu da ibilgailua, eta ez atzera ez aurrera geratu da. Ondorioz, erreietako bat itxi egin dute, eta horrek bi kilometroko ilarak. Gertu dauden GI-20 (Donostiako saihesbidea) eta AP-8 autobidean ere sortu dira pilaketak

Antza, arazoak izan dira kamioia erretiratzeko, duen tamainagatik. 11:00etan lortu dute, eta ordutik normaltasuna da nagusi errepide horretan. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X