Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giro tristea eta tenperatura epelak, maiatzeko lehen asteburuan

Oro har, zerua oso estalita egongo da. Larunbatean euria egin badezake ere, ez du askorik botako. Igande arratsalderako, ordea, zaparra mardulak eta ekaitzak espero dira. Hego-mendebaldeko haizeari esker, tenperatura maximoek gorako bidea hartuko dute, baina ez dituzte 25 °C-ak gaindituko.
Hodeiak nagusi Urnietan.
Hodeiak nagusi Urnietan. Artxiboko argazkia: Jonathan Lopez

Udaberria hasi zenetik apenas eduki dugu eguzkia goizetik iluntzera ikusteko paradarik, eta asteburua ez da salbuespena izango, EITBko "Eguraldia" meteorologia zerbitzuak iragarri digunez. Zeru gainak tapatuta izango dira bai larunbatean eta bai igandean, eta euria egingo du, bereziki igandean. Tenperaturek, bestalde, gozatzera egingo dute, 25 ºC-ren langa igaro ezinda geratuko diren arren.

Gaur arratsaldean sartuko dira hodeiak —goizean oskarbi egongo da—, eta tarte baterako behintzat, gurean geratuko dira. Hala, larunbatean giro goibela izango dugu denean. Tarteka euria egingo du, baina ez du askorik botako eta, egitekotan, euri txikia izango da, batez ere arratsaldean. Hego-mendebaldeko haizeari esker, tenperatura maximoek gora egingo dute. Bilbon 23 ºC-raino igoko da termometroa; Donostian, 22 gradura, eta Gasteizen eta Iruñean, hortik beherago, 19 ºC-ra. 

Igandean ez da aldaketa askorik espero. Goiza lasaiagoa izango da, eta ostarteren bat edo beste ikusteko aukera izango dugu, ia ateri eutsiko dio. Arratsaldean, ordea, ezegonkortzera egingo du. Hodei trinkoagoak agertuko dira zeruan eta zaparrada batzuk botako ditu; ez da baztertzen trumoi-ekaitzak ere izatea. Hego-haizea ibiliko da beste behin, baina arratsaldean haizeak iparraldera egingo du, eta horrek giroa freskatuko du. Tenperatura maximoak 22-23 ºC-koak izango dira kostaldean, eta 20 ºC-koak, barnealdean. 

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X