Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

A-15a itxi egingo dute lau gauez jarraian, astelehenetik aurrera, Andoaingo noranzkoan, lanak egiteko

22:00etatik 06:00ak arte egongo da itxita errepidea, eta ibilgailuak GI-2130 errepidetik joan beharko dira Berastegitik Tolosaraino, eta bertan N-1a hartu.

A-15 errepidea itxi egingo dute, Andoaingo noranzkoan, lau gauez jarraian, astelehen honetatik aurrera, lanak egiteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, konponketetako batzuk tunelen barruan egin behar dituzte, eta trafikoa guztiz eten behar dute horretarako. Hala, lau gau behar izango dituzte lanak egiteko.

Berastegiko lotunean izango da mozketa, 22:00etatik 06:00etara, maiatzaren 20tik 24ra. Hori dela eta, ibilgailuak Berastegin atera, eta GI-2130etik joan beharko dira Tolosaraino, bertan N-1 errepidea hartzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X