Hilketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume baten eta haren bi seme-alaben gorpuak aurkitu dituzte, kutxa batean sartuta, Cuencan

Guardia Zibilak emakumearen bikotekidea, eta biktimen aita, atxilotu du gertakarien ustezko egilea delakoan.

Guardia Zibilak emakume baten eta haren bi seme-alaben gorpuak aurkitu ditu kutxa batean sartuta, Las Pedroñeras udalerrian, Cuencan. Agenteek partekatutako informazioaren arabera, emakumearen bikotekidea, eta seme-alaben aita, atxilotu dute gertakarien ustezko egile gisa.

Gorpuak eraildako emakumearen ondoko etxebizitza batean aurkitu dituzte. Bertan, agenteek odolez betetako labana bat eta hainbat arropa ezberdin aurkitu dute. Ikerketaren hasieran, hiru gorpuak kutxan baina zatikatuak zeudela uste izan da. Baina horiek kutxatik ateratzerakoan, bertsio horren egiazkotasun ukatu dute.

EFE agentziak jakinarazi duenez, Guardia Zibilak bilaketa aktibatu zuen atzo, emakumearen lagun batek desagertu egin zela salatu ostean.

Urruntze-agindua

Ikerketaren gertuko iturriek azaldu dutenez, eraildako emakumea VioGen sistema polizialean zegoen. Horrekin batera, ustezko erasotzaileak urruntze-agindua ere bazuen.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X