sexu erasoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru pertsona atxilotu dituzte bart sanferminetan sexu erasoak egitea egotzita

Iruñeko Estafeta kalean adin txikiko neskato bati ukituak egiteagatik bi gizon atxilotu dituzte; hirugarrena, berriz, Gaztelu plazan neska bat lepotik hartu eta musu ematera behartzeagatik atxilotu dute.
Indarkeria matxistaren aurkako protesta sanferminetan. Artxiboko argazkia: EFE
Indarkeria matxistaren aurkako protesta sanferminetan. Artxiboko argazkia: EFE

Foruzaingoak hiru gizonezko atxilotu ditu bart Iruñean, alde zaharreko tabernetan ukituakegiteagatik. Salaketa jarri duen emakume bat adin txikikoa da.

Gaueko 12:30ak aldera, foruzainek nazionalitate frantsesa duen gizon bat atxilotu dute Gazteluko plazan, neska bat lepotik hartu eta musu ematera behartzeagatik. Bi bider gertatu da, bat taberna baten barruan, eta, bestea, kanpoaldean. Biktimak salaketa jarri du eta Foruzaingoak erasoaren ustezko egilea atxilotu du.

Gainera, goizaldeko 05:00ak aldera, foruzainek espainiar nazionalitatea duten beste bi gizon atxilotu dituzte Iruñeko alde zaharreko Estafeta kaleko taberna batean ukituak egiteagatik. Kasu honetan, salatzailea adin txikiko neska bat da.

Dagoeneko 11 dira Foruzaingoak sanferminetan egin dituen atxiloketak, EITBri jakinarazi dionez.

Gaur goizean, Amparo Lopez Nafarroako Gobernuko Barne kontseilariak adierazi duenez, beste urte batzuetan baino salaketa gutxiago izan dira eraso sexualei dagokionez, eta iaz baino % 20 atxilotu gehiago izan direla esan du. Hala, "lasaitasunerako" deia luzatu du, eta "erantzunkizunez jokatzeko eta jaiez gozatzen jarraitzeko" esan die herritarrei.

Joseba Asiron Iruñeako alkateak, berriz, adierazi du aurtengo sanferminak "modu trinkoan" hasi ziren eraso sexualei dagokionez eta, horiei erantzuteko hiria mobilizatu dela azpimarratu du. Gainerakoan, Sanferminak "giro oso onean" doazela esan du.

20240710112832_joseba-asiron-iruneko-alkatea_
18:00 - 20:00

Nolanahi ere, astearte honetan, Iruñeko Mugimendu Feministak eta Herri Mugimenduak "irmoki" salatu dituzte sanferminetako lehen egunetan gertatutako sexu-erasoak: "intentsitate handiko hiru eraso eta intentsitate baxuko beste sei izan dira, gutxienez", zioten prentsaurrekoan. Adierazi zutenez, intentsitate handiko hiru erasoak uztailaren 6tik 7rako gauean gertatu ziren.

Gauzak horrela, "elkartasuna eta maitasuna" adierazi zieten bikima guztiei, eta adierazi zuten onartezinak direla "gizon batzuek emakumeekiko dituzten jarrerak eta portaerak: ukituak, jazarpena, sartzen gaituzten txapa amaigabeak, bortxaketak, irain larriak". "Nazka-nazka eginda gaude", esan zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X