Ingurumena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiriguneetako zuhaitzak gero eta lehorrago eta eskasago zergatik dauden aztertzen ari dira adituak

20240727174048_gasteiz-zuhaitzak-eusk_
18:00 - 20:00
Hiriguneetako zuhaitzak gero eta lehorrago eta eskasago zergatik dauden aztertzen ari dira adituak
Klima-aldaketa errealitate bat da, eta horren ondorioak uste duguna baino agerikoagoak dira. Zuhaitz horiek hiltzen ari dira, bai beroagatik, bai lurrik gabe geratzen ari direlako. Gasteizen, Udalak azterlana abiatu du arrazoiak identifikatu eta berdeguneak kontserbatzeko neurriak hartzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X