Jaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kanoikadak abiatuko du arratsaldean Donostiako Aste Nagusia

Adin eta gustu guztiak asetzeko moduko 376 ekitaldi izango dira Aste Nagusian. Kultur ekintzak eta kirol jarduerak hiriko 30 plaza eta txokotan ikusi ahalko dira.
Donostiako kanoikadaren artxiboko irudi bat.
Donostiako kanoikadaren artxiboko irudi bat.

Ohiko kanoikadarekin hasiko da beste behin Donostiako Aste Nagusia. Aurten Bera Bera Eskubaloi Taldeko neskak arduratuko dira jaiari hasiera emateaz. Ekitaldia Alderdi Ederren izango da, udaletxeko terrazan, eta ETB2k eta eitb.eus atariak zuzenean eskainiko dute ekitaldia, 18:05etik aurrera.

Adin eta gustu guztiak asetzeko 376 ekitaldi egongo dira Aste Nagusian. Kultur ekintzak eta kirol jarduerak hiriko 30 plaza eta txokotan ikusi ahalko dira.

Su Artifizialen 59. Lehiaketa eta Saguesko kontzertuak nabarmendu behar dira horien artean. Bertan arituko dira Amparanoia, La La Love You, Nil Molines, Nogen, Esne Beltza eta Los Zigarros.

Kursaaleko terrazan gazteentzako ekitaldiak izango dira. Tokiko artisten eskutik, animazio mota berriez gozatzeko aukera izango da, DJak, musika urbanoa, reggaea, pop-rocka eta erromeriak egongo baitira bertan.

Piraten abordatzea

Astelehenean, jaietako ekitaldirik jendetsuena izango da Donostiako badian. Donostiako Piratek antolatuta, abordatzea egingo dute. Ehunka lagunek eurek eraikitako ontziekin egingo dute portuaren eta Kontxako hondartzaren arteko bidea.

Horrez gain, Donostiako Piratek egitarau zabala antolatu dute, eta portuan dagoen Flamenka gunean ez ezik, hiriko beste txoko batzuetara ere zabalduko dute jaia.

EITBk Donostiako Aste Nagusiaren jarraipen berezia egingo du, eta gauero su artifizialak eskainiko ditu zuzenean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X