Albiste da
Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Istripu batek eta ibilgailuen joan-etorri handiak 11 kilometroko auto-ilarak sortu dituzte AP-8an, Irunen

20240814125941_irun-trafico_
18:00 - 20:00
Istripu batek eta ibilgailuen joan-etorri handiak 11 kilometroko auto-ilarak sortu dituzte AP-8an, Irunen
10:00ak aldera, istripu arin bat izan da ibilgailu baten eta kamioi baten artean, AP-8an, Irunen, Bilborako noranzkoan. Autoen joan-etorria handia dela eta ilarak 11 kilometrotik gorakoak izan dira, baina egoera hobetzen ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X