Lan-istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Behargin bat hil da Irunberrin, aldamio batetik erorita

Ezbeharra 18:00ak aldera gertatu da, Abadia kaleko etxe batean, ikertzen ari diren arrazoiengatik.
Ezbeharra gertatu den etxebizitza, Irunberriko Abadia kalean. Argazkia: Foruzaingoa
Ezbeharra gertatu den etxebizitza, Irunberriko Abadia kalean. Argazkia: Foruzaingoa

42 urteko gizon bat hil da gaur arratsaldean Irunberrin (Nafarroa), etxe bat birgaitzeko lanetan ari zela aldamiotik erorita.

Ezbeharra 18:00ak aldera gertatu da, Abadia kaleko etxe batean, ikertzen ari diren arrazoiengatik.

SOS Nafarroa 112 larrialdi zerbitzuak , abisua jaso bezain laster, gertakarien lekura bidali ditu inguruko mediku taldea, anbulantzia bat eta foruzainak, baina gizona hilik zegola egiaztatu besterik ezin izan dute egin.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du, istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X