612 sildenafil (Viagra) pilula atzeman dituzte Bilboko Aireportuan
Bilboko Aireportuko Zerga eta Muga Ataleko guardia zibilek, Zerga Agentziako Aduana Zaintzako Zerbitzuko funtzionarioekin lankidetzan, 612 pilula sildenafil (Viagra) konfiskatu dizkiete Kubatik eta Dominikar Errepublikatik etorritako bi bidaiariri, irailaren lehen astean.
Bilboko Aireportuko iritsiera-gelan egin da esku-hartzea, Guardia Zibileko eta Aduana Zaintzako Zerbitzuko ikertzaileek Estatuko Zerga Gordeleku gisa egindako ohiko ikuskapenen barruan, Guardi Zibilak jakinarazi duenez.
Lehenengo kasua irailaren 6an gertatu zen, agenteek Santo Domingotik (Dominikar Errepublika) Madrilerako bidean zihoan bidaiari baten ekipajea miatu zutenean. Azterketan 123 blister aurkitu zituzten, bakoitzak 100 mg-ko 4 sildenafil pilula zituen, eta, guztira, 492 konprimitu zeuden bere gauzen artean ezkutatuta.
Bi egun geroago, irailaren 8an, agintariek 120 sildenafil pilula atzeman zituzten beste bidaiari batek fakturatutako ekipajean, Habanatik (Kuba). Pilula horiek 10 pilulako sei blisterretan banatu ziren, kasu horretan 50 mg-koak. Aurkikuntza X izpiko eskaner bidez egin zen.
Bi bidaiariek onartu zuten ez zutela sendagaien inportazioa bermatzen zuen beharrezko dokumentaziorik eta, hasiera batean, ukatu egin zuten deklaratu beharreko produkturik zutenik.
Konprimatuak konfiskatu zituzten eta bidaiariak kontrabandoaren arloko arau-hauste administratibo bat egotzita salatu zituzten.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan eskainitako elkarrizketan Ane Elordi Korrikako koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileentzat. Hortaz, sindikatuko kideekin bildutakoan, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
Aita Mari Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, migratzailez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako pertsonen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
AP-8 autobidea berriro ere zabalik Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.