Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asteburuak argitzera eta epeltzera egingo du, euritsu hasiko bada ere

Gaur arratsaldean zaparrada mardulak espero dira, batez ere Gipuzkoan eta Nafarroa iparraldean. Larunbat arratsaldera arte ez da espero ostarteak zabaltzea. Igandean, aldiz, giro argia nagusituko da eta termometroek 20 graduen langa aise gaindituko dute denean.
Sunbilla, Josetxo Apeztegiaren argazki batean.
Asteburuak aurrera egin ahala argitzera egingo du. Sunbilla, Josetxo Apeztegiaren argazki batean.

Udazkeneko lehen asteburua hodeitsu eta zaparradekin abiatuko da, baina orduak igaro ahala, argitzera egingo du, udaberri tankerako igandea uzteraino, EITBko meteorologia zerbitzuak zein Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera. 

Gaur, ostirala, giro nahasia izango da protagonista. Denean bustiko du, baina zaparradak sarriagoak izango dira lurraldearen ekialdean (Gipuzkoa eta Nafarroa iparraldea) egunaren bigarren partean. Ez da baztertzen ekaitzen bat izatea kostaldetik gertu. Dena dela, egunean zehar, ostarteak ere zabalduko dira, tarteka bada ere. Tenperaturek behera egingo dute, eta mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haize gogorraren ondorioz, hotz sentsazioa areagotu egingo da. Tenperatura maximoak 17-19 ºC-koak izango dira, eta minimoak egunaren amaieran neurtuko dira.

Iragarpena kontuan hartuta, Nafarroako isurialde atlantikoan abisu horia ezarri du Aemetek, euriagatik. Abisua gaurko 18:00etatik larunbateko 12:00ak arte egongo da indarrean, eta ez da baztertzen 12 orduan 40 litro pilatzea metro koadroko.

Larunbat goizean ere, antzeko giroa izango dugu, baina egunak aurrera egin ahala, hobera egingo du. Goizaldean, zaparradak sarri botako ditu isurialde atlantikoan, eta zenbait lekutan trumoitsuak eta mardulak izan daitezke. Zaparradak bakanduz joango dira, eta arratsaldean ostarteak irekiko dira: iluntzean garbi geratuko da zerua. Hotz egingo du, batez ere goizaldean eta iluntzean, eta tenperatura maximoetan ez da aldaketarik izango. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du; eguerditik aurrera, ipar-ekialdetik.

Igandeak bestelako aurpegia erakutsiko du: epeltzera egingo du eta giro eguzkitsua nagusituko da. Egunaren lehenengo partean, hodeiak eta ostarteak izango ditugu, erdi-mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin, eta arratsaldean, zerua nahiko garbi geratuko da. Hego-haizea ibiliko da, eta tenperaturak gora egingo du; altuenak 22-25 ºC-koak izango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X