Astelehenean hasiko da Suesan autoarekin harrapatu eta hiru lagun hil zituen gizonaren aurkako epaiketa
Gaur hasiko da iazko, apirilean, Kantabriako Ribamontan al Mar udalerriko Suesa herrian, hiru lagun autoarekin harrapatu eta hil zituen gizonezkoaren kontrako epaiketa. Biktimak Sestaoko 42 eta 19 urteko ama bat eta haren semea eta Errioxako Santo Domingo de la Calzadako 68 urteko emakume bat izan ziren.
Hilaren 4tik (astelehena) 6ra (asteazkena), Kantabriako Probintzia Auzitegian egingo da epaiketa. Lehen Sekzioko auzitegiak epaituko du 2023tik behin-behineko espetxealdian den gizona.
Gertakarien unean 73 urte zituen, orduko 79 kilometroko abiaduran zihoan 50 km/h-ko abiaduran mugatutako tarte batean, eta baimendutako alkohol-tasa ia hirukoiztu egin zuen. Gainera, medikamentuen efektuen eraginpean zegoen.
Istripua 2023ko apirilaren 4ko 20:00ak aldera gertatu zen, akusatuak ibilgailuaren kontrola galdu eta bidetik atera zen CA-433 errepidean, Suesa parean.
Herriko kanpinean ostatu hartuta zeuden eta bide ondoko oinezkoen pasealekuan ibiltzera irten ziren hiru pertsona hil zituen.
Sei delitu leporatzen dizkiote: hiru, arduragabekeriazko homizidio larriagatik; bat, arduragabekeriazko lesio larriengatik; eta bana ausarkeriaz eta alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.
Fiskaltzak 6 urteko espetxe zigorra eta biktimen familiarentzat 600 mila euroko kalte-ordaina eskatzen ditu; biktimen senitartekoek, berriz, bederatzi urteko espetxe zigorra eta ia miloi bat euroko kalte ordaina, eta defentsak, absoluzioa.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.