Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espetxera bidali dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egiteagatik bart atxilotutako gizona

Ostegunean gertatu zen erasoa, 22:00ak aldera. Emakumea kaletik oinez zihoala, erasotzaileak labana batekin mehatxatu zuen eta sexu-erasoa egin zion.

Ertzaintzak 26 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Donostian, ostegun gauean emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita, eta gaur kartzelan sartu dute, epailearen aurretik igaro ostean.

22:00ak aldera gertatu zen erasoa, Intxaurrondo auzoan. Emakumea kaletik oinez zihoala, erasotzaileak labana batekin mehatxatu zuen eta sexu-erasoa egin zion.

Etxera iristean, erasoa jasan zuela kontatu zion emakumeak familiari, eta sexu-erasoen biktimei aplikatzen zaien protokoloa jarri zuen abian Ertzaintzak.

Ikerketa ere abiatu zuten, eta ostiral arratsaldean atxilotu zuten erasotzailea. Gaur goizean, berriz, epailearen aurrean deklaratu du, eta kartzelatzeko agindua eman du horrek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X