TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Pasaiako hilketa matxista, bidaiarien erregistro berria eta EITB Maratoiaren aurkezpena

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pasaiako hilketa matxista gaitzesteko bilkura
Pasaiako hilketa matxista gaitzesteko bilkura. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 2an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Pasaiako hilketa matxista: Ertzaintzaren esku jarraitzen du larunbatean Pasaian Leonor bikotekide ohia hiltzeagatik atxilotu zuten gizonak. Beharrezko izapideak amaitu ostean, epailearen aurrera eramango dute hurrengo orduetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gipuzkoako Foru Aldundiak deituta, elkarretaratzea egingo dute eguerdian, Foru Jauregiaren aurrean.

- Bidaiarien erregistro berria, indarrean: Gaur sartuko da indarrean 933/2021 Errege Dekretua, ostatatzean edota motordun ibilgailuen alokairuan diharduten pertsona fisiko zein juridikoen informazioa eta dokumentu erregistroa arautzeko asmoz. Neurri berri horren harira, zalaparta sortu da ostatatze eta bidaia sektoretan, salatu baitute zama burokratiko handia, lehiakortasunaren galera eta bidaiarien pribatutasunaren urraketa dakartzala neurri horrek.

- EITB Maratoiaren aurkezpena: EITB Maratoia gala solidarioaren aurkezpen ekitaldia egingo dute EITBren egoitzan. Aurten, abenduaren 12an egingo da eta bildutako dirua gaixotasun kardiobaskularrak ikertzeko bideratuko da. Gaurko aurkezpen ekitaldian parte hartuko dute Isabel Octavio EITBko Estrategia eta Komunikazio zuzendariak, Javier Recondo Bilbo-Basurtu ESIko kardiologoak eta gaixotasun kardiobaskularren gainean lan egiten duten erakundeen ordezkariak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X