Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Biktimari ukituak egiten saiatu zen gizon matxista, Igeldon. Astearte arratsaldean atxilotu zuten sexu erasoaren delitua egotzita.

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Donostian astelehenean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Eraso matxista astelehen arratsaldean, 19:00ak aldera, jazo zen, Igeldon. Gizona emakumeari ukituak egiten saiatu zen. 

Agenteek atzo arratsaldean, 15:00etan, atxilotu zuten ustezko egilea, Donostian bertan. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "sobera" zegoen, Osasun Sailaren ustez

Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten, eta, horretarako, txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean egin zuen EH Bilduk eman zuen auziaren berri. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X