Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azkoitiko andre bat atxilotu dute adimen artifizialaren bidez 311 gizoni estortsioa egiteagatik

Bere buruaren irudi faltsu bat sortu zuen, eta gorputz irreal bat erakutsi zuen sarean. Berarekin harremanetan jarri ziren gizonen konfiantza bereganatu zuenean, eta haiei sexu kutsuko argazkiak eskatu ostean, eduki horiek zabaltzeko mehatxua egin zien, diru kopuru jakin bat ordaindu ezean.
Azkoitiko andre bat atxilotu dute 311 gizoni estortsioa egiteagatik
Azkoitiko andre bat atxilotu dute 311 gizoni estortsioa egiteagatik

26 urteko andre bat atxilotu dute, adimen artifizialaren bidez 311 gizoni estortsioa egin dielakoan. Azkoitian hartu dute atxilo emakumea, Malagako eta Donostiako Poliziak, elkarlanean, 2023ko irailean abiatutako operazioan, ohar baten bidez jakitera eman dutenez.

Ikerketaren arabera, trebetasun handiarekin eta baliabide gutxirekin (sakelako telefono adimendun bat, argazki muntaiak egiteko aplikazio bat eta argiztapen gailu bat) bere buruaren irudi faltsu bat sortu zuen, eta adimen artifizialari esker diseinatutako gorputz irreal bat erakutsi zuen sarean. 

Berarekin harremanetan jarri ziren gizonen konfiantza bereganatu ostean, haiei sexu kutsuko argazkiak eskatu ostean, eduki horiek zabaltzeko mehatxua egin zien, diru kopuru jakin bat ordaindu ezean.

Inoren laguntzarik gabe egin zuen guztia, eta 16.300 euro lortu zituen horrela 8 hilabetean.

Kaltetutako ehunka gizon

Ekainetik ikerketapean egon den emakumearen kontu korrontetik ateratako datuei esker jakin dute 300 gizoni baino gehiagori egin diela xantaia. Jasotako ordainketen azalpenetan, besteak beste, honelakoak irakur zitezkeen: "Mehatxua gelditzeko egindako akordioaren bidalketa" edo "Ezabatu, mesedez". Dena dela, biktima gehienek ez zuten jasandako estortsioa salatu, arrazoi pertsonalak tarteko. Donostian eta Malagan jarri zituzten lehen salaketak.

Sare sozial ezagun batean, susmagarri jo zuten kontuetako batean, 13.000 jarraitzaile zituen emakumeak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Estacion Renfe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak iragarritako garraio-abonu bateratua urtarrilaren 19tik aurrera erabili ahal izango da

Oscar Puente Garraioetako eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak adierazi duenez, Gobernuaren asmoa gainerako administrazioekin lan egitea da, hala nola autonomia-erkidegoekin eta udalekin, etorkizunean hiri barruko eta hiriarteko abonuak bateratu zein integratzeko eta garraio-txartel bakarrarekin funtzionatu ahal izateko, Europako beste herrialde batzuetan gertatzen den bezala.

Gehiago ikusi