Gora egin dute mendiko erreskateek, mendizaleen preskakuntza eta planifikazio faltagatik sarri
Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Erreskate Teknikoko Taldeak (ETT) mendian egindako erreskateen kopurua pixkanaka handituz joan da azken urteetan, neurri batean gora egin duelako mendizaletasuna eta mendi-ibiliak maite dituzten pertsonen kopurua, baina baita horietako batzuk jarduera horretarako gutxi prestatuta ateratzen direlako ere.
Juantxo Cisneros Suhiltzaileen Zerbitzuko ofizialordeak eta Erreskate Teknikoko Taldearen arduradunak emandako datuen arabera, urtarrilaren 1etik abenduaren 12ra arte, Taldeak 173 esku-hartze egin ditu, aurreko urteetan baino gehiago, 2023an 171 izan baitziren, 2022an 159, 2021ean 157 eta 2020an 136.
Mendi-ibilaldiek eragiten dituzte esku-hartze gehien, Donejakue Bidean galdutako erromesen bilaketak ere atal horretan zenbatzen baitira. Guztira, 67 bilaketa egin eta 95 lagun erreskatatu dituzte aurten, mendi-ibilaldiak egitera abiatutakoak gehienak; arroila-jaitsierak egiten ari zirenak (3), eskalatzaileak (10) eta mendiko bizikletaz istripua izan dutenak (10) izan dira gainerakoak.
Esku-hartze horietako hirutan, mendian hil diren pertsonak erreskatatu dituzte. Gainera, Huescan ere hil da mendizale nafarren bat, Aspen, Gorizko aterpetik gertu, Aneton eta Monte Perdidon, besteak beste.
Ekipamendu eta prestakuntza nahikorik ez
Cisnerosen hitzetan, pertsona batzuk ekipamendu gutxirekin, prestakuntza eskasarekin, ingurua ondo ezagutu gabe eta meteorologia kontuan izan gabe ateratzen dira mendira, bero egin zein hotza edo elurra izan.
Izan dira, esaterako, neguan, kranpoiak bai baina pioletik gabe, elur gogorrez estalitako hegal batetik aurrera egiten saiatu ziren pertsonen istripuak. Pioleta, aurrera egiten laguntzeko tresna ez ezik, funtsezkoa da irrist eginez gero erorikoa geldiarazteko ere.
Bero handiko egunetan ur gutxi zeramaten pertsonei laguntzera ere joan behar izan dute.
Hala ere, horrek ez du esan nahi ondo prestatutako beste pertsona batzuek ere istripuak izateko arriskurik ez dutenik eta istripuak izan ez dituztenik.
Erreskate Teknikoko Taldearen lanerako oztopoak
Cisnerosek azaldu duenez, Erreskate Teknikoko Taldeak bere lana egiteko izaten dituen oztoporik handienak erreskatatu behar dituzten pertsonak dauden leku batzuetara iristeko zailtasuna, argi falta eta meteorologia txarra izaten dira. Sarbideak zailak direnean, erreskateak gauez egin behar izaten dira maiz, egunez egiteko astirik eman ez duelako.
Neguan, meteorologiak asko zaildu dezake erreskate bat, eta berezko zailtasunari hipotermia izateko arriskua gehitu behar zaio, heriotza eragin dezakeena. Hipotermiaren arriskua are handiagoa da arroilazaleen eta espeleologoen erreskateetan.
Erreskate Teknikoko Taldeak udan izaten du lan gehien, baina, normalean, arinago konpontzen diren esku-hartzeak izaten dira. Neguan, erreskateak zailagoak izaten dira argi-orduak gutxiago direlako eta hotza handiagoa izaten delako.
Hala ere, udaberrian eta udazkenean ere esku-hartze zailak egin dituzte, eskalada-hormetan harrapatutako pertsonenak, mendian irrist egin eta amiltzeko arrisku larrian zeudenenak edota 18 metroko garaiera zuen pago batean zintzilik harrapatuta gelditu zen parapentelari batena, adibidez.
Kasu batzuetan, animaliak ere erreskatatu dituzte, sakonera txikiko baina ibiltzeko zailak ziren leizeetan erori diren eta oso urduri dauden animaliak tartean.
Oinarrizko segurtasun-jarraibideak
Nafarroako Gobernuak mendira irtenez gero kontuan izan beharreko oinarrizko segurtasun-jarraibide batzuk eman ditu:
- Irteera ongi planifikatu eta ibilbidea ondo prestatu. Gainera, mapa eta iparrorratza erabiliz orientatzen ikasi, horrek askatasun eta segurtasun handiagoa ematen baitu.
- Ekipazio egokia erabili, hau da, mendiko oinetakoak, azpiko arropa transpiragarria, jaka bat eta zira eraman.
- Botika-kutxa bat eta guztiz kargatuta dagoen telefono mugikor bat itzalita eraman, baita janari eta ur nahikoa, eguzkitako betaurrekoak, eguzki-babesa eta txapela ere.
- Mendi-ibilaldi bat gailu mugikor bat erabiliz eginez gero, bateriaren gastua oso handia izaten da pantailaren eta GPSaren erabilera intentsiboa egiten delako; kasu horietan, aparteko bateria bat eraman behar da.
- Zer eguraldi egingo duen ondo begiratu, eta kontuan izan ibilbidean euria egingo duen, tenperatura zein izango den, lainoa edo haizea izango den eta eguzkia zer ordutan sartuko den.
- Irteeran parte hartuko duten pertsonen gaitasuna ere kontuan izan, guztientzako zailtasun-maila egokia duen jarduera bat aukeratzeko.
- Irteeraren berri eman, nora joateko asmoa duzuen eta zein ibilbide egingo duzuen jakinarazteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.