Istripua Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

84 urteko gizon bat hil da Cortesen, bizikletatik erorita

Larrialdi zerbitzuek 14:52an jaso dute ezbeharraren abisua. Istripua NA-5200 errepidean gertatu da.
Istripua gertatu den tokia, Cortesen. Irudia: Nafarroako Gobernua
Istripua gertatu den tokia, Cortesen. Irudia: Nafarroako Gobernua

84 urteko gizon bat hil da gaur Cortesen, NA-5200 errepidean, bizikletatik erorita.

Larrialdiak kudeatzeko zentroak jakinarazi duenez, 14:52an izan du istripuaren berri, eta Tuterako parkeko suhiltzaileak bertaratu dira, baita oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat ere, Cortesko mediku-talde bat eta Tuterako Foruzaingoaren patruilak ere.

Larrialdi zerbitzuak iristerako, 84 urteko txirrindularia hilda zegoen. Lehen ikerketen arabera, buruan kolpea hartu du bizikletatik erori ondoren.

Hildakoaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten.

Tuterako foruzainen Argiketa Taldea ezbeharraren arrazoiak ikertzen ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X