TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da auto batek harrapatuta A-63 autobidean, Biriatu parean

Harrapaketa gauerdian jazo da, argitu gabeko arrazoiak tarteko, gizonezkoa autobidean oinez ibiltzen ari zela. Autoan zihoan pertsonetako bat zaurituta eraman dute Baionako Ospitalera. Jendarmeriak ikerketa zabaldu du.

Gizon bat hil da gauerdian auto batek harrapatuta A-63an, Biriatu parean (Lapurdi), Ipar Euskal Herriko hedabideek zabaldu dutenez.

Harrapaketa 00:00ak jota jazo da, 50 urteko biktima autobidetik oinez ari zenean. Auto batek bete-betean harrapatu du eta bertan zendu da gizona. Hala, bertaratutako osasun zerbitzuek heriotza baino ezin izan dute baieztatu.

Gainera, autoan zihoan bidaiarietako bat ere zaurituta eraman dute Baionako Ospitalera.

Jendarmeriak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X