SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute batek ia erabat kiskali du baserri bat Bermeon

17:00ak aldera piztu da sua, eta 20:45 aldera lortu dute itzaltzea. Suhiltzaileak lekuan bertan geratuko dira gauean, zaintza lanetan. Zorionez, ez da inor zauritu.
20241222201504_bermeo-sutea_
18:00 - 20:00
Bermeoko baserri batean piztutako sute batek kalte handiak eragin ditu egituran

Bermeoko Artika auzoko baserri batean piztu den suteak ia erabat suntsitu du eraikina, eta "kalte handiak" eragin ditu egituran.

17:00ak aldera jaso dute sutearen abisua larrialdietarako zerbitzuek, eta berehala bertaratu dira suhiltzaileak sua itzaltzera. 20:45 aldera lortu dute sua itzaltzea. Dena dena, suhiltzaileek bertan emango dute gaua bertan emango, zaintza lanetan, badaezpada ere.

Herrizango Sailak EITBri jakitera eman dionez, baserria ia erabat kiskalita geratu da, baina ez da inor zauritu. Bertan bizi den emakume batek eman die abisua suhiltzaileei, bertatik atera eta gero.

Bermeokoa ez da izan gaur arratsaldean suhiltzaileek itzali behar izan duten sute bakarra; izan ere, Sondikan ere sutea izan da etxebizitza batean, baina ez horren larria.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X