EAEko gazteek soldataren % 64 bideratzen dute hipoteka ordaintzera, eta ia erdia alokairurako
Independizatzen diren 18 eta 34 urte arteko EAEko herritarrek soldataren % 64 bideratzen dute hipoteka ordaintzera, etxea erosi ostean, eta % 49,5 alokairua ordaintzera, aukera horren alde egin badute.
Gazteen Euskal Behatokiak argitaratutako "Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2023" txostenean jasotako datuak dira. Horrekin batera, "Euskadiko gazteak lan-merkatuan. 2023ko Lan Merkatuaren Zentsuaren azterketa" ikerketaren emaitzak ere argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak prentsa-ohar batean azaldu duenez, lehenengo txostenak agerian uzten du etxebizitzarako sarbidea dela gaztaroan autonomia lortzea ekartzen duena, eta heldutasunerako behin betiko pausoa.
EAEn etxebizitza librea lortzeko, 18 eta 34 urte arteko gazteek soldataren % 64 bideratu behar izan zuten hipoteka ordaintzera 2023an, eta soldataren % 49,5, berriz, etxea alokairuan izanez gero.
Adinean aurrera egin ahala, soldatak gora eta, ondorioz, portzentajeak behera egiten du, baina txostenean argi adierazten denez, "merkatu libreak 30 eta 34 urte bitarteko pertsonak gainzorpetze egoeran jartzen ditu".
Egoera are okerragoa da emakumeen kasuan, gizonek baino soldata baxuagoak izanik are zailagoa zaielako gurasoengandik emantzipatzea.
Lan-merkatuari dagokion txostenean, berriz, desberdintasun nagusiak adinaren araberakoak dira. Hala, 25 urtetik beherako pertsona gehienak ikasten ari dira, eta zahartu ahala sartzen dira lan-merkatuan.
30 eta 34 urte arteko pertsonen % 83,6 lanean ari ziren 2023an, 35 eta 64 urte artekoak baino gehiago (% 78,3).
2023an, gizon gehiago ari ziren lanean emakumeak baino (% 45,1 eta % 38,3, hurrenez hurren). Emakumeen kasuan, indize hori goi-mailako ikasketetan presentzia handiago dutelako omen da.
Dena den, lanean ari diren emakumeen lan-baldintzak gizonenak baino okerragoak dira, behin-behinekotasun tasa handiagoa eta lanaldi partzial gehiago dituztelako. Gainera, 1.500 eurotik gorako soldata dutenen artean, gizonak % 4 gehiago dira.
Emakumeen presentzia handiagoa da zerbitzuen sektorean, eta txikiagoa industrian eta eraikuntzan. Teknologiari lotutako lanetan ere, gizonak dira nagusi.
16 eta 29 urte arteko pertsonen % 41,8 lanean ari ziren 2023an, % 6,4 lana bilatzen ari ziren, eta % 51,8 lan-merkatutik kanpo zeuden, gehienak ikasten ari zirelako.
2021 eta 2023 artean lan-kontratu mugagabea zutenen kopurua % 15 hazi zen, eta 2023an 10 gaztetik 6k zuten kontratu mota hori.
Soldatari dagokionez, lau gaztetik batek soilik zuen 1.500 eurotik gorako soldata garbia (% 23,9), eta % 2,1 besterik ez zegoen enpresetako zuzendaritza postuetan.
Ikasketen maila gorabehera, gazteen erdiek baino gehiagok (% 51,1) euskaraz hitz egiten dute lanean, gaztelaniaz bezainbeste edo gehiago.
Lana bilatzen ari ziren gazte langabeen kopurua % 34,9ra jaitsi zen 2023an. Lautik hiruk zuten lan-esperientzia, baina gutxi ziren (% 17,9) dirulaguntzaren bat jasotzen ari zirenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Iruñea kolorez eta euskararen aldeko aldarrikapenez bete du Korrikak
Milaka lagun korrika ibili dira Nafarroako hiriburuko kale eta auzoetan barrena, euskararen aldeko festa jendetsu bihurtuta. Adin guztietako pertsonak bildu dira Iruñean, indarrak hartu ondoren, kaleak energiaz, emozioz eta konpromisoz betez.
Albaceteko zale batekin eztabaidatu ostean hil den Racingeko zale baten heriotza ikertzen ari dira
Ikerketaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, gertakariaren jatorria ez dago futbolarekin lotuta, ezta bi taldeetako jarraitzaileen arteko borrokaldi antolatu batekin ere.
Larunbatetik desagertuta dagoen mendizale bilbotar baten bila ari dira Arredondon, Kantabrian
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, desagertutako gizona inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa mugatu dute.
EITBk Korrikaren lekukoa eraman du Iruñean
Euskararen aldeko lasterketak EITBren babesa jaso du aurten ere. 24. Korrikaren 763. kilometroa korritu du EITBk, Iruñean, Sadar kalean. Arnaitz Fernandez ("Eguraldia") eta Amaiur Elizari ("Navarra Hoy") aurkezleek eta Iruñeko egoitzako lankideek eraman dute lekukoa Nafarroako hiriburuan.
Arrazakeriaren aurkako 29. martxak etorkinen erroldatzeko eskubidearen alde egin du
500 bat lagunek hartu dute parte gaur Pasaia eta Donostia arteko manifestazioan. SOS Arrazakeriak Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka antolatutako XXIX. Martxan, etorkinek erroldatzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute.
El Bocal kostaldeko pasabidean hildakoak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute Santanderren
El Bocaleko pasabidean izandako ezbeharrean hildako sei gazteak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute ehunka pertsonak eta kolektibok Santanderren. "Egiaren eta biktimen duintasunaren alde" lelopean, hirigunea zeharkatu dute udaletxeraino, eta bertan manifestu bat irakurri dute haien omenez.
Gizon bat atxilotu dute Bilboko Zorrotza auzoan, bi edukiontzi erretzea egotzita, eta beste zortzi erre ote dituen ikertzen ari dira
Atxilotuak bi edukiontzi erre dituela aitortu du. Sua bizkortzeko asmoz manipulatutako metxero bat zeraman aldean atxilotu dutenean.
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako operazioa 10 atxiloturekin eta 400 kilo atzemanda amaitu da
Guardia Zibilak eta Jendarmeriak elkarlanean egindako operazioan, Gipuzkoan eta Iparraldean aritzen zen talde bat desegin dute.
Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen ere Korrika!
Korrikak ez duela mugarik erakutsi du berriz ere. Larunbat honetan ehunka lagun bildu dira Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen euskararen alde korrika egiteko. Tradizio bihurtzen ari da Euskal Herritik kanpo ere korrika egitea eta auten 50 hiri handitan antolatu dute hitzordua. Ikusmin handia eragin dute inguruan zebiltzan herritarren eta turisten artean.
Ehun bat polizia atxilotu edo ikertu dituzte Espainian azken bost urteetan, narkotrafikoarekin lotura izateagatik
EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak jakinarazi du 106 agente atxilotu edo ikertu dituztela 2021eaz geroztik, baina ez du zehaztu zein polizia zerbitzutakoa den ikertutako edo atxilotutako pertsona bakoitza.