Albiste da
Txotx denboraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Izaro Andresek eman dio hasiera Bizkaiko Txotx denboraldiari

20250121132448_txotx-bizkaia_
18:00 - 20:00
Izaro Andresek eman dio hasiera Bizkaiko Txotx denboraldiari
Izaro Andres kantariak eman dio hasiera Bizkaiko sagardo denboraldiari. Zornotzako Uxarte sagardotegian izan da. Izarori orain, enbaxadore legez, Bizkaiko sagardoaren dohainak zabaltzea egokituko zaio, doan lekura doala.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X