NEKAZARIEN PROTESTAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maria Chiviteri irain matxistak bota zizkiotenek barkamena eskatu dute

Salatutako hiru nekazariek ohar bat zabaldu dute, barkamena eskatzeko, euren ekintzen gainean hausnartuta, eta errespetua eta berdintasuna sustatzeko.
Maria Chivite
Maria Chivite artxiboko argazki batean.

2024ko martxoaren 4an Erriberrin egindako protesta batean Maria Chivite Nafarroako presidenteari zuzendutako irain matxistengatik prozesu judiziala amaitu da Tafallako epaitegian. Justizia errestauratibotik eratorritako akordio bat erdiertsi dute.

Euroeskualdearen batzar baten baitan egindako manifestazioan, nekazari talde batek irainak bota zizkion presidenteari. Ondoren, horietako hiruk justizia errestauratiboko prozesu batean parte hartu zuten Chiviterekin batera, eta horren amaieran ohar publiko bat eman zuten.

Testuan, salatutakoek aitortzen dute protestak "modu desegokian bideratu zituztela", eta onartzen dute haren hitzek ez ziotela soilik presidenteari eragin, baizik eta buruzagitza posizioetan dauden emakumeentzat kaltegarriak diren jarrera matxistak betikotu zituztela.

"Gure hitzen eraginaz jabetu gara, ez bakarrik arlo pertsonalean eta instituzionalean, baita genero berdintasunaren aldeko borrokaren testuinguruan ere", adierazi zuten, baita euren ekintzek desberdintasunak berrindartu zituztela nabarmendu ere.

Sinatzaileek publikoki barkamena eskatu zioten Chiviteri, eta errespetu eta berdintasun ingurune bat sustatzeko konpromisoa hartu zuten, baita euren jarrera propioak berrikusi ere. Eskertu zuten, gainera, akordio horretara iristeko aukera eman zuen elkarrizketarako tartea.

Komunikatua amaitzeko, salatuek gizalegea eta komunikazio eraikitzailea sustatzeko konpromisoa hartu dute, gizarte berdinzaleago eta errespetuzkoago baten alde egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X