ARDI MOZTAILEEN TXAPELKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal Herriko Ardi Moztaileen 1. Txapelketa hartuko du Abadiñok irailaren 27an

18:00 - 20:00
Euskal Herriko Ardi Moztaileen 1. Txapelketa hartuko du Abadiñok irailaren 27an
Lehen aldiz, Euskal Herriko Ardi moztaileen Txapelketa antolatuko da: Abadiñon izango da hitzordua, irailaren 27an. Han erabakiko da, baita ere, Zeelanda Berrian egingo den Munduko Txapelketara joango den euskal ordezkaritza. Joseba Attard Euskal Ardi Moztaileen Elkarteko kideak aurreratu du berria.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X