Brasil
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Latinoamerikako lehen hartz zuria jaio da Sao Pauloko akuarioan

oso polar brasil efe
18:00 - 20:00
Latinoamerikako lehen hartz zuria jaio da Sao Pauloko akuarioan
2024ko azaroaren 24an jaio zen Nur hartza, baina ostegunera arte ez dute berria zabaldu. Hartz kumearen gurasoak Aurora eta Peregrino dira, duela 10 urtetik bertan bizi diren hartz errusiarrak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X