Zaparradak eta haizea, eguneko protagonistak
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegun honetan, hego-ekialdeko haizeak gogor jotzen jarraituko du eta zaparradak botatzeko probabilitatea handiagoa izango da, batez ere arratsaldetik aurrera.
Abisu horipean gaude haizeagatik, haizeguneetan, 15:00etara bitartean. Hego-ekialdeko haize-boladek 100 km/h abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, bereziki ekialdeko mendi inguruetan. 03:00etatik 09:00etara (bertako ordua) haizea zakarrago ibiliko da eta haize-boladek 110 km/h baino biziago ibiliko dira. Kostaldean haize-boladak 80-100 km/h ingurukoak izango dira.
Arratsaldean ezegonkortasuna handitu eta euritara joko du. Barnealdean sarriago egingo du euria eta baliteke noizean behin zaparrada trumoitsuak eta handiak botatzea.
Tenperaturan, aldaketa gutxi. Hiriburuetan, Baionan 11 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Bilbon 15 gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 15 gehienez, eta Iruñean 11 gutxienez eta 17 gehienez.
Itsasgorak 07:41ean eta 20:03an izango dira, eta itsasbeherak 01:37an eta 13:55ean. Uraren tenperatura 13 gradukoa izango da, eta ikuspena, hamar kilometrotik gorakoa.
Asteburura begira
Ostiralean hodeiak gailenduko zaizkie ostarteei, zerua guztiz estalita egongo ez den arren. Noizbehinka zaparrada txikiak botako ditu, bereziki egunaren lehenengo partean; egunaren hasieran zaparrada mardulak bota ditzake oraindik barnealdeko zenbait tokitan. Hegoaldeko haizea gogor ibiliko da, batez ere egunaren lehenengo partean. Tenperaturan aldaketa handirik ez, eta gutxi jaitsiko da.
Larunbatean, goiz-lanbroa izango da. Zerua tarteka hodeitsu egongo da, bereziki barnealdean. Zaparrada txikiak egingo ditu, batez ere ekialdean, eta baliteke zenbait lekutan ertainak izatea. Hego/hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin, bereziki mendi inguruetan; eguerdian mendebal/ipar-mendebaldera egingo du, bolada gogorrekin kostaldean. Tenperatura gutxi jaitsiko da.
Igandean, zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txikiak botako ditu, baliteke barnealdeko zenbait tokitan ertainak eta trumoitsuak izatea. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura aldetik, larunbateko joerari eutsiko dio.
Zure interesekoa izan daiteke
Tolosako inauterietan bigantxak izango dira azkenean
Gipuzkoako Aldundiak behin behinean baimendu ditu inauterietan bigantxekin egiten diren ekitaldiak eta sokamuturra. Abenduan, Frantzian kasuek gora egin ostean erabaki zuten Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak abelburuen mugikortasuna mugatzea eta behi erakusketak, idi probak eta sokamuturra bezalakoak debekatzen zituen agindua.
Iaz 80 pertsonak jaso zuten eutanasia EAEn, aurreko urtean baino % 62k gehiagok
Eutanasia eskaerak 120 izan ziren, eta aurreko urtean, 74.
EAEko ikastetxeetan aurrematrikula egiteko gida
Gaurtik otsailaren 13ra arte egin ahal izango da aurrematrikula online zein aurrez aurre, eta hemen jaso dugu jakin beharreko informazio guztia.
EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "sobera" zegoen, Osasun Sailaren ustez
Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten, eta, horretarako, txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean egin zuen EH Bilduk eman zuen auziaren berri. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du.
Jaiotza kopurua % 0,1 jaitsi da berriro Euskadin, bi hiruhilekotan gora egin ondoren
Lurraldeka, urtebetean % 3,2ko hazkundea izan zen Araban, 547 jaiotzarekin; Bizkaian % 4,7 jaitsi ziren, 1.616 jaiotzarekin; eta Gipuzkoan % 5,5 igo ziren, 1.129 jaiotzarekin.
Bikotekidea hiltzea egotzita atxilotutako emakumea espetxera bidaltzeko agindu du epaileak
55 urteko emakumeak Basurtuko Ospitalean jarraitzen du eta sendagiria jasotzen duenean eramango dute espetxera.
Osakidetzak gaur amaituko du iraungitako hexabalente-dosia jaso zuten 30 pertsonak berriz txertatzen
Gainera, Euskal Osasun Zerbitzuak aste honetan deituko die tetrabalentearen eta hirukoitz birikoaren iraungitako txertoak jaso dituztela uste den 78 pertsonei.
Santurtzi eta Barakaldo arteko aldirietako tren-zerbitzua eten dute, matxura baten ondorioz
Santurtzitik Barakaldorako joan-etorrian dabiltzan tren guztiek Desertu-Barakaldo geltokitik hasi eta amaituko dute ibilbidea, eta erabiltzaileek autobus zerbitzua izango dute helmugara iristeko.
Ostalaritza Eskola izango da Gipuzkoan, 2027tik aurrera
Euskadiko laugarren ostalaritza-eskola izango litzateke, Leioa, Galdakao eta Gamarrako eskolekin batera. Hezkuntza Saila Donostiako Udalarekin lanean ari non kokatu ebazteko.
Gutxienez bi kilometroko auto-ilarak N-1 errepidean, Andoainen, kamioi bat matxuratu baita
Kamioi bat matxuratu da, eta eragina izan du N-1eko trafikoan, Gasteizerako noranzkoan, eta, ondorioz, zirkulazioa motela izaten ari da lehen orduan.