Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motozale bat hil da Guardian izandako istripu batean

Ezbeharra 18:15ean gertatu da, A-124 errepidean, Logroñorako noranzkoan. Larrialdi zerbitzuak motor-gidaria suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin.

Gizonezko bat hil da gaur arratsaldean A-124 errepidean, Guardian (Araba), Logroñorako noranzkoan, izandako istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. 56 urteko hildakoa Guardiakoa zen.

18:15 aldera, A-124 errepidetik zihoan motor batek istripua izan du Guardian, Logroñorako noranzkoan.

Bertaratutako larrialdi zerbitzuak eta osasun-langileak motozalea suspertzen saiatu dira, bizkortzeko maniobren bidez, baina ezin izan dute ezer egin.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, istripuaren nondik norakoak argitzeko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziar estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku berriak agertu dira frantziar Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta ainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X