Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laudioko kamioilari bat ZIUn dago Alemanian, ikertzen ari diren gertakari baten ondorioz

Düsseldorfeko Fiskalak zalantzan jarri du Poliziak emandako bertsioa, eta gertatutakoa ikerketapean jarri du.

Laudioko 43 urteko kamioi gidari bat zaintza intentsiboen unitatean (ZIU) dago Alemaniako ospitale batean, duela hilabete inguru izandako gertaera baten ondorioz, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafiko istripu baten ondoren izandako liskar bat izan daiteke gertatutakoaren abiapuntua, nahiz eta oraindik galderak gehiago diren erantzunak baino.

Gertakaria Alemaniako autobide batean jazo zen, Düsseldorf hiriaren parean. Kamioilari laudioarrak ibilgailu baten aurka jo zuen, eta talka horren ondoren, bi ibilgailuetatik kamioilaria eta bikote bat jaitsi ziren —bikotekideetako emakumea haurdun zegoen—; berehala deitu zioten tokiko poliziari.

Düsseldorfeko Fiskaltzak zabaldu duenaren arabera, agenteak iritsi zirenean, Laudioko kamioilariak "jarrera oldarkorra" agertu zuen euren aurrean, bai hitzez bai jarreraz. Une batean, agenteengana hurbildu zenean, "ustekabean" lurrera erori zen. Poliziak ohartu ziren gidaria zurbil jartzen ari zela, eta, larrialdi zerbitzuak iritsi artean, bihotz-biriketako bizkortze lanak egin zizkioten.

Anbulantziak ospitalera eraman zuen, eta ordutik zaintza berezietako unitatean dago ospitaleratuta, koman.

Gertatutakoaren inguruko ikerketa zabalik dago oraindik. Alemaniako Poliziaren arabera, ez zen kolperik egon, baina bertsio hori zalantzan jarri du fiskalak, ofizioz kasua aztertzen ari denak. Gertakaria argitzeko asmoz, Düsseldorfeko Fiskaltzak gertatutakoan parte hartu zuten guztien jarrera aztertzen jarraitzen du, kriminalitate zantzuak dauden ala ez argitzeko.

Kamioilariaren familiak momentuz ez du salaketarik jarri, ikerketaren emaitzen zain.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X