Errekalde
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erroldaren Korrika ekimenak lasterketa bat antolatu du Bilbon errolda sozialaren alde

20250511162832_korrika_
18:00 - 20:00
Erroldaren Korrika ekimenak lasterketa bat antolatu du Bilbon errolda sozialaren alde
600 bat lagunek hartu dute parte Errekalden egin duten korrikaldian. Herritar guztiek, jatorria gorabehera, oinarrizko eskubideak bermatuta izan ditzatela aldarrikatzea zuen helburu lasterketak.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X