Hiru urte eta erdiko zigorra diskoteka-atezain bati, gizon bati eraso eta barrabil bat galaraztea egotzita
Bilboko dantzaleku baten atezain bati ezarritako hiru urte eta erdiko kartzela-zigorra berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Salak, biktima diskotekako areto pribatu batera sartzen saiatu eta atezainak sartzea eragotzi zion, barrabiletan hainbat belaunkada emanda.
Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. 2022ko abenduaren 24ko goizaldean, Bilboko dantzaleku baten areto pribatura sartzen saiatu zen biktima, eskumutur-sarrera egokia izan gabe, eta atezainak ez zion sartzen utzi.
Orduan biktimak buelta eman zuen eta, eskaileretatik jaisten ari zela, akusatuak "mina sortzeko asmoarekin, eutsi, buelta eman zion eta hainbat belaunkada eman zizkion barrabiletan". Erasoaren ondorioz, barrabiletako bat galdu zuen biktimak.
Epaiaren aurkako helegitea aurkeztu zuen dantzalekuaren atezainak, esanez errugabe presuntzioa urratu ziotela, eta epaia "gertaera zehaztugabe eta partzial batean" oinarrituta zegoela.
Akusatuaren arabera, ez zion erasorik egin, biktima eskaileretatik behera erori egin zela, edanda zegoelako, eta eroriko horren ondorioz galdu zuela barrabila.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak gogoratu duenez, bertsio hori "duda izpirik gabe" atzera bota zuen Bizkaiko Probintzia Auzitegiak "epai txukuna" eginda. "Zigorra kargu-frogan oinarritzen da", ondorioztatu du Justizia Auzitegi Nagusiak, nahiz eta akusatuak "auzitegiak egindako frogen balorazioarekin bat" ez etorri.
Espetxe-zigorraz gain, akusatuak 75.787 euro ordaindu beharko dizkio biktimari, eragindako lesioengatik. Epaia ez da irmoa, eta Gorenean errekurritu daiteke.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe eskainiko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.