EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileak uste du Asenciok bazekiela sexu edukia zuen bideoko nesketako bat adin txikikoa zela

Instrukzio autoaren arabera, bideoan agertzen zen nesketako bat 16 urtekoa zela jakinda ere, Real Madrileko jokalariak edukia bidaltzeko eskatu zien lagunei, eta ondoren beste bati erakutsi zion.
Raul Asencio, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Raul Asencio, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Raul Asencio Real Madrileko futbolaria eta klub horretako harrobiko beste hiru jokalari auzipetu zituen atzo San Bartolome de Tirajana herriko (Kanaria Handia) 3. instrukzio epaileak, 18 eta 16 urteko bi emakumeren bideo sexualak partekatzea egotzita, haien baimenik gabe. Haur pornografia eta sekretuak jakinaraztea delituak leporatu dizkiete. 

Autoaren xehetasunak zabaldu ditu gaur EFE berri agentziak. Horren arabera, Asenciok bazekien bideoan agertzen zen nesketako bat adin txikikoa zela, lagunei material hori bidaltzeko eskatu zienean. 

Gainera, instrukzioaz arduratu den epaileak uste du bideoa Whatsapp sare sozialaren bidez jaso zuenean —behin bakarrik ikusteko mezu baten bidez—, berekin zegoen beste pertsona bati erakutsi ziola edukia. Azken hori lekuko gisa dago deituta auzian.

Ferran Ruiz, Juan Rodriguez eta Andres Garcia Real Madrileko kide ohiak dira beste hiru auzipetuak. Salatutako gertakariak izan zirenan, futbol talde horretako harrobiko jokalariak ziren. 2023ko ekainaren 15ean grabatu zituzten bideoak, 20 eta 21 urte zituztenean

Autoak dioenez, bi emakumeok trauma osteko antsietate sintomak dituzte ordutik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X