polizia operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

50 kilo speed ekoizteko moduko laborategi bat desegin dute Sestaon

Sei pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Araban, Errioxan eta Burgosen, eta horietako bi kartzelan daude jada. Beste delitu batzuen artean, droga trafikoa eta gaizkile taldeko kide izatea egotzi diete atxilo hartutakoei.
18:00 - 20:00
Sei atxilotu Araban, Bizkaian, Burgosen eta Errioxan, speeda ekoiztu eta banatzen zuen talde bat deseginda

Guardia Zibilak sei pertsona atxilotu ditu Bizkaian, Araban, Errioxan eta Burgosen droga trafikoa eta gaizkile taldeko kide izatea egotzita. Taldeak speeda ekoizteko laborategia zuen Sestaon (Bizkaia) eta marihuana modu masiboan hazteko beste laborategi bat Angucianan (Errioxa).

Sestaoko laborategia desegin zuten unean, 50 kilo anfetamina prestatzeko prest zegoen. Angucianakoa, berriz, urtero lau uzta egiteko prestatuta zegoen. Droga Bizkaian, Errioxan eta Burgosen banatzen zuten gaizkileek.

Atxilotutako pertsonei hainbat delitu egotzi dizkiete, parte-hartze maila ezberdinarekin: droga trafikoa, gaizkile taldeko kide izatea, dirua zuritzea, lapurreta, eta aldez aurretik ezarritako zigorra edo kautelazko neurria urratzea. Izan ere, atxilo hartutako batzuek aurrekariak zituzten. Taldearen bi buruzagiak kartzelatzeko agindua eman zuen epaileak. 

Armatutako institutuaren arabera, susmagarriak urtebetez ikertu eta zelatatu zituzten agenteek. Errioxako Guardia Zibileko agenteek abiatu zuten ikerketa, Angucianako gizon bat legez kontrako jardueretan zebilela susmatuta. Gerora egiaztatu zutenez, gizon hura zen taldearen burua. 

Inguruko probintzietako beste unitate batzuekin informazioa partekatu ostean, Bizkaiko Guardia Zibilak ere gizon bera susmopean zuela jakin zuten. Ikerketak aurrera egin ahala taldeko kideak identifikatu zituzten eta taldearen egitura zehaztu zuten. Taldekide bakoitzak egiteko zehatza zuen: batzuek droga ekoizten zuten, beste batzuek garraiatu eta gainerakoek, banatu. 

Guztira, sei miaketa egin zituzten agenteek Araban, Bizkaian, Burgosen eta Errioxan. Miaketotan aipatutako bi laborategiak desegin dituzte, eta speeda fabrikatzeko beharrezko materiala aurkitu. Halaber, honakoak topatu zituzten: 22.630 euro eskudirutan, 2.308 dosi speed, anabolizanteak, LSDa, bi suzko arma, munizioa, Espainiako Poliziaren plaka bat, eta froga gisa erabil zezaketen dokumentazio ugari.

Guardia Zibilaren arabera, taldeak trafikatzaile txikien, azken kontsumitzaileen eta diskoteka baten bezeroen artean saltzen zuen droga. Lortutako dirutza zuritzen zuen taldeak, gerora.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X