Euria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ur-putzu handi batek GI-2630 errepidea estali du, Legazpi eta Urretxu artean

18:00 - 20:00
Ur-putzu handi batek GI-2630 errepidea estali du, Legazpi eta Urretxu artean
Azken orduotan botatako euria arazoak sortzen hasi dira Gipuzkoako errepideetan. Lurralde hau, Arabarekin batera, abisu horian dago 19:00ak arte, prezipitazio handiak izateko arriskuagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X