Eusko Jaurlaritzak 2025-2027 aldirako Etxebizitza Gida Plana onartu du
Eusko Jaurlaritzak 2025-2027 aldirako Etxebizitza Gida Plana onartu du gaur, asteartearekin, gobernu bileran, eta Eusko Legebiltzarrera igorriko du tramitazioari ekiteko.
Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak koalizio gobernua sostengatzen duten bi alderdiei (EAJ-PSE) eskatu die legeak "anbizioz" egiteko "Euskadiko klase ertainei erantzun politiko berriak eskaintzeko, etxebizitzaren eskasia eta garestitasunaren aurrean".
2025-2027 aldirako Etxebizitza Plan Zuzentzailea hiru ardatz politikotan oinarritzen da: erreformak, baliabideak eta udalekiko akordioak. Lehenik, besteak beste, etxebizitzaren, lurzoruaren eta hirigintzaren arloko Premiazko Neurrien Legea edo Premiazko Neurrien Dekretuak moldatuko dira etxebizitza krisiari "azkar eta erabakitasunez" erantzuteko.
Bigarrenik, Jaurlaritzaren arabera ezinbestekoa da baliabide gehiago erabiltzea etxebizitza babestu eta eskuragarrien eskaintza handitzeko, eta horretarako lankidetza publiko-pribatuko tresna berriak sortuko ditu.
Hirugarrenik, Eudelen eta udalen eskutik, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak lurzoruaren erreserba estrategiko handi bat antolatuko du, Euskadik etxebizitzaren arloan dituen beharrei eta aldaketa demografikoei bermeekin erantzun ahal izateko.
Etxebizitzaren Plan Zuzentzailearen helburua da legegintzaldi honetan alokairurako 7.000 etxebizitza sustatzea, arrazoizko prezioan, eta horietatik 5.250 datozen hiru urteetan herritarren eskura jartzea, Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialaren bide-orriarekin bat eginda. Itun horrek 2035ean 50.000 babestutako etxebizitza lortu nahi ditu.
Hiru zutabe: eremu tentsionatuak, hirigintzako erreformak eta lankidetza publiko-pribatua
Plan berriaren zutabeetako bat etxebizitza eremu tentsionatuen izendapena da, eta, sailburuak azaldu duenez, tresna hori "udalekiko akordiotik aplikatzen da, eta ez alde bakarretik". Izendapen horrek ahalbidetzen du, besteak beste, alokairuen prezioa kontrolatzea.
Aldi berean, Eusko Jaurlaritzak hirigintza erreformak egiteko lege pakete bat diseinatu du lurzoruaren kudeaketa eta etxebizitzaren sustapena bizkortzeko eta malgutzeko. Ildo horretan, Etxebizitzaren, Lurzoruaren eta Hirigintzaren arloko Premiazko Neurriei buruzko Legea onartu da. Horri esker, udalek lurzorua azkarrago mobilizatu ahal izango dute lurzorua, eta erabiltzen ez diren merkataritza lokalak edo erabilerarik ez duten industriako espazioak etxebizitza berri bihurtu ahal izango dituzte.
Halaber, alokairuko etxebizitza babestuen parkea handitzeko inbertsio publikoa eta pribatua mobilizatuko duen etxebizitzako gizarte funtsa sortu du Jaurlaritzak. "Europako Inbertsio Bankuan, Kreditu Ofizialeko Institutuan eta irauteko bokazioa eta konpromiso sozial irmoa duten euskal inbertitzaileetan oinarritu gara", azaldu du Itxasok.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.