EITB FOCUS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Energia berriztagarriak eta autosufizientzia energetikoa, lehentasun argiak

Azken EITB Focusen inkesta erantzun dutenen % 79k uste dute EAEk eta Nafarroak energetikoki burujabeak izan behar dutela.
05_AUTOSUFI
05_AUTOSUFI

Herritarren % 78,7k uste dute autoaskitasun energetikoak lehentasuna izan behar duela erakundeentzat. Soilik % 14,4k uste dute kontrakoa.

Inkestatuen % 67,5ek onartu egingo lukete eguzki-panelak darabiltzan fotovoltaikoko azpiegitura bat etxetik gertu, eta % 53,6k ere ez lukete arazorik izango parke eoliko bat jarriko baliete.

Infografia: EITB Infografia: EITB

Metodologia

Bizitokia EAEn eta Nafarroan duten 3.871 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (871 Araban, 1.200 Bizkaian, 1.200 Gipuzkoan eta 600 Nafarroan).

Galdeketak maiatzaren 5etik 21era bitartean egin zituzten, telefonoz.

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X