Istripu larria Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

38 urteko quad gidari bat hil da Tafallan, auto batekin talka eginda

Larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute ezer egin gizona salbatzeko, eta tokian bertan hil egin da. Bestalde, autoaren gidaria onik atera da.
Ezbeharra Tafallako (Nafarroa) Murillo el Cuende kalean. Irudia: Foruzaingoa
Ezbeharra Tafallako (Nafarroa) Murillo el Cuende kalean. Irudia: Foruzaingoa

38 urteko gizonezko bat hil da gaur arratsaldean Tafallan, quad batek eta auto batek elkarren kontra talka eginda, 112-SOS Nafarroa larrialdi-zerbitzuak jakitera eman duenez.

Larrialdiak kudeatzeko SOS Nafarroa 112 zentroak 19:43an izan du istripuaren berri, eta anbulantzia bat eta Udaltzaingoaren eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira.

Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, biktima zihoan quadak autoaren kontra talka egin duenean gertatu da ezbeharra, udalerri horretako Murillo el Cuende kaleko 41. zenbaki parean.

Larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute ezer egin gizona salbatzeko, eta tokian bertan hil egin da. Autoaren gidaria, aldiz, onik atera da.

Hildakoaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, autopsia egin diezaioten. Foruzaingoa ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X