A-15 autobia ordu luzez egon da itxita Larraunen, zazpi ibilgailuk talka egin baitute; tartean, bi kamioik
Istripua izan da A-15 errepidean (Leitzarango autobidea), 16:00ak aldera, Larraunen (Nafarroa), Foruzaingoak eitb.eus-i baieztatu dionez. Bi kamioik eta beste ibilgailu batzuek —hiru autok eta furgoneta batek— istripua izan dute.
Ezbeharra Donostiarako noranzkoan gertatu da. Larrialdietako iturriek jakitera eman dutenez, istripua 15:50ean gertatu da, kamioi batek eta auto batek elkarren aurka eginda, eta, bigarrenik, bi kamioik eta furgoneta batek talka eginda. Gutxienez pertsona bat zauritu da istripuan, eta ospitalera eraman dute.
Zauritua 50 urteko gizonezko kamioilari bat da, eta Donostiako Unibertsitate Ospitalera eraman dute. Ibilgailuetako gainerako bidaiariak tokian bertan artatu dituzte, baina ez dute inor ospitalera eraman beharrik izan.
Lehenengo talka kamioi baten eta auto baten artekoa izan da, errepide horretako 130. kilometroan. Autoa irauli egin da, eta kamioia Pagozelaiko tunelaren parean gelditu da. Kamioi-gidaria ospitalera eraman behar izan dute.
Talkaren ondorioz, bigarren kamioi bat geratu da. Une horretan, kamioi horrek, auto batek eta furgoneta batek elkarren kontra talka egin dute, eta kiskali egin dira.
Nafarroako eta Gipuzkoako suhiltzaileak, Gipuzkoako anbulantzia bat, eta Leitza eta Irurtzungo osasun-langileak bertaratu dira. Guardia Zibila ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari da, eta Foruzaingoak errepidea itxi du. Erreietako bat 22:00ak aldera zabaldu dute berriz.
Zure interesekoa izan daiteke
Hilda topatu dute Arredondon, Kantabrian, desagertutako mendizale bilbotarra
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.
Iruñea kolorez eta euskararen aldeko aldarrikapenez bete du Korrikak
Milaka lagun korrika ibili dira Nafarroako hiriburuko kale eta auzoetan barrena, euskararen aldeko festa jendetsu bihurtuta. Adin guztietako pertsonak bildu dira Iruñean, indarrak hartu ondoren, kaleak energiaz, emozioz eta konpromisoz betez.
Albaceteko zale batekin eztabaidatu ostean hil den Racingeko zale baten heriotza ikertzen ari dira
Ikerketaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, gertakariaren jatorria ez dago futbolarekin lotuta, ezta bi taldeetako jarraitzaileen arteko borrokaldi antolatu batekin ere.
EITBk Korrikaren lekukoa eraman du Iruñean
Euskararen aldeko lasterketak EITBren babesa jaso du aurten ere. 24. Korrikaren 763. kilometroa korritu du EITBk, Iruñean, Sadar kalean. Arnaitz Fernandez ("Eguraldia") eta Amaiur Elizari ("Navarra Hoy") aurkezleek eta Iruñeko egoitzako lankideek eraman dute lekukoa Nafarroako hiriburuan.
Arrazakeriaren aurkako 29. martxak etorkinen erroldatzeko eskubidearen alde egin du
500 bat lagunek hartu dute parte gaur Pasaia eta Donostia arteko manifestazioan. SOS Arrazakeriak Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka antolatutako XXIX. Martxan, etorkinek erroldatzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute.
El Bocal kostaldeko pasabidean hildakoak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute Santanderren
El Bocaleko pasabidean izandako ezbeharrean hildako sei gazteak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute ehunka pertsonak eta kolektibok Santanderren. "Egiaren eta biktimen duintasunaren alde" lelopean, hirigunea zeharkatu dute udaletxeraino, eta bertan manifestu bat irakurri dute haien omenez.
Gizon bat atxilotu dute Bilboko Zorrotza auzoan, bi edukiontzi erretzea egotzita, eta beste zortzi erre ote dituen ikertzen ari dira
Atxilotuak bi edukiontzi erre dituela aitortu du. Sua bizkortzeko asmoz manipulatutako metxero bat zeraman aldean atxilotu dutenean.
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako operazioa 10 atxiloturekin eta 400 kilo atzemanda amaitu da
Guardia Zibilak eta Jendarmeriak elkarlanean egindako operazioan, Gipuzkoan eta Iparraldean aritzen zen talde bat desegin dute.
Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen ere Korrika!
Korrikak ez duela mugarik erakutsi du berriz ere. Larunbat honetan ehunka lagun bildu dira Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen euskararen alde korrika egiteko. Tradizio bihurtzen ari da Euskal Herritik kanpo ere korrika egitea eta auten 50 hiri handitan antolatu dute hitzordua. Ikusmin handia eragin dute inguruan zebiltzan herritarren eta turisten artean.
Ehun bat polizia atxilotu edo ikertu dituzte Espainian azken bost urteetan, narkotrafikoarekin lotura izateagatik
EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak jakinarazi du 106 agente atxilotu edo ikertu dituztela 2021eaz geroztik, baina ez du zehaztu zein polizia zerbitzutakoa den ikertutako edo atxilotutako pertsona bakoitza.