GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona atxilotu dituzte Donostiako Parte Zaharrean arma zuriz eraso bat egitea egotzita

Sarriegi plazan gertatu da. Dirudienez, atxilotuak biktimarekin eztabaidatzen hasi dira, eta eraso egin diote.

Donostiako Udaltzaingoak bi gizonezko atxilotu ditu gaur Parte Zaharrean, arma zuri batekin beste pertsona bati eraso egitea egotzita, udal-iturriek jakitera eman dutenez.

Biktima lekuan bertan artatu du inguruan zegoen jendeak, osasun-zerbitzuak iritsi diren arte. Ondoren, ospitalera eraman dute, baina senda-agiria jaso du goizean.

Sarriegi plazan gertatu da. Dirudienez, atxilotuak biktimarekin eztabaidatzen hasi dira, eta eraso egin diote.

Herritarrek bi ustezko erasotzaileak atxiki dituzte Udaltzaingoa iritsi arte. Herritar horiek ohartarazi diete udaltzainei atxilotuetako batek parterre batean ezkutatu duela eraso egiteko erabili duen arma zuria.

Agenteek atxilotuta eraman dituzte bi susmagarriak, eta komisarian beharrezko izapideak betetakoan jarriko dituzte epailearen esku.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X