TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Bero bolada, Basque Segurtasun Foroa eta Santos Cerdanen deklarazioa Auzitegi Gorenean

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Beroa Laudion. Argazkia: Iñaki Arteta

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko ekainaren 30ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Bero bolada: Asteburu beroaren ondoren, bero-boladak jarraipena izango du astearen hasieran, eta berriro 30 ºC-tik gorako tenperaturak neurtuko dira hainbat tokitan. Tenperatura altuengatik ezarritako abisu horia asteartera arte egongo da indarrean Euskadin. Aemetek beroari dagokion alerta laranja ezarri du Erriberan eta abisu horia, berriz, Nafarroako gainerako tokietan. Ipar Euskal Herrian, bestalde, elur jausi arriskuagatik dago indarrean abisu horia. Gainera, beroagatik alerta laranja aktibatu du Meteofrancek Pirinio Atlantikoen Departamentuan. 

- Basque Segurtasun Foroa: Euskadiko Segurtasun Integralaren kontzeptuari buruzko hausnarketa abiatuko dute Euskalduna Jauregian. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimen honek Euskadin segurtasunaren inguruan dauden erronka nagusiak gogoeta eta diagnosi partekatu baten bidez lantzea du xede. 

- Santos Cerdanen deklarazioa Auzitegi Gorenean: Santos Cerdan PSOEko antolakuntza idazkari ohiak Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko epailearen galderei erantzungo die astelehen honetan, UCOren txostenaren harira, ikertu gisa. Txosten horrek ustez Koldo auziko sarearekin eta obra publikoen esleipen irregularrarekin lotzen du Cerdan. 10:00etarako jarri diote hitzordua eta ateak itxita deklaratuko du. 

Albiste gehiago

Carla Pía neurofisiologa de la Unidad del Sueño de la EOI Araba
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bero-boladan ondo lo egiteko aholkuak

Carla Pia Arabako ESIko Loaren Unitateko neurofisiologoak adierazi duenez, bero-boladetan jende askok okerrago egiten du lo, maila zentralean gure tenperatura jaitsi egin behar delako lo hartzeko, eta egun hauetako beroarekin zailagoa da. Arropa gutxiagorekin edo estali gabe lo egitea gomendatzen du, nahiz eta pertsona batzuei kosta egiten zaien. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EHUk irudi berria aurkeztu du, Chillida Lekun

Chillidak bere garaian egin zuen "kontzeptu unibertsala"ri eutsi dio EHUk, baina marka sinplifikatu du "argiagoa eta gogoratzeko errazagoa egiteko, eta komunikazio inguru berrietara egokitzeko".  Horrez gainera, EHUren ereserkia izango den abestia ere aurkeztu dute. Luca Fanelli eta Jone Uria irakasleek egin dute, eta Leire Berasaluzek abestu du.

Gehiago kargatu