Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

78 urteko bainulari bat hil da Kontxako badian

16:00ak aldera gizona ondoezik sentitu da, Nautikoko pasabideko eskaileretatik gertu, bertara itzultzen ari zenean.

Donostiako Klub Nautikoa. Artxiboko argazkia: Irati Urtizberea Mitxelena

78 urteko bainulari bat hil da gaur Donostian, Kontxako badiako uretan, Klub Nautikotik gertu, Udalak jakitera eman duenez.

16:00ak aldera gizona ondoezik sentitu da, Nautikoko pasabideko eskaileretatik gertu, bertara itzultzen ari zenean, zenbait lekukok azaldu dutenez.

Albait azkarren, bertan zeuden bi pertsona joan dira gizasemea erreskatatzera, egurrezko terrazaraino igo dute, eta osasun-zerbitzuei deitu diete.

Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira, baita osasun langileak ere, eta suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu