TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

A-15 errepidea ohiko martxan dabil; baretu dira Andoain parean izandako istripuaren ondorioz sortutako ilarak

Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, eta ez da inor zauritu. Hala ere, errei bat itxi dute eta auto-ilarak sortu dira Iruñerako noranzkoan. 

Istripuaren ondorioz, auto-ilarak sortu dira. Argazkia: EITB MEDIA

Lau ibilgailuk istripua izan dute A-15 errepidean, Andoain parean. Ezbeharrak ilara luzeak eragin ditu Iruñera bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Hiru autok eta kamioi batek talka egin dute 10:00ak aldera, eta, ondorioz, erreietako bat itxi dute, Iruñerako noranzkoan. Hori dela eta, bi kilometrorainoko ilarak sortu dira. 

Hala ere, ez da inor zauritu. 

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu