Loteria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1,3 milioi eurorekin saritua Bilboko bizilagun bat

Ostegun honetako Primitivako zozketak irabazle bakarra utzi du Zorrotza auzoan, Bilbon.

Artxiboko irudia.

Ostegun honetan egindako La Primitiva zozketak 1,3 milioi euroko saria utzi du Bilbon, lehen mailako asmatzaile bakarra erregistratu baita.

Sociedad Estatal de Loterias y Apuestas del Estado sozietateak jakinarazi duenez, saritutako txartela, konbinazio irabazlearen sei zenbakiak asmatu zituena, Bilboko 29 zenbakiko Loteria Administrazioan zigilatu zen, Zorroza auzoko Castrejana errepideko 2. zenbakian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X