Donibane Lohizuneko klinika pribatuak zerbitzu publikoko larrialdi zerbitzua eskaintzen jarraituko du
Donibane-Lohizuneko poliklinikak larrialdi zerbitzua eskaintzen jarraituko du. Hala, hego Lapurdiko herritarrek ez dute Baiona edo Biarritzera jo beharko. Azken urteetan itxita egon dira maiz larrialdi zerbitzuaren ateak, bereziki gauez, dirua eta langileak falta direla eta. Frantziako osasun ministroak ez du zehaztu nola finantzatuko duten.
Zerbitzua kentzeko erabakiak kezka handia eragin zuen aurreko asteetan, Lapurdiko 5.000 herritar baitira horren menpe daudenak. Sindikatuak ere pozik agertu dira, baina defizitaren zergatia eta neurria azaltzea eskatu dute.
“Klinika pribatuek eta enpresa pribatu handiagoek dirulaguntza publiko asko lortzen dituzte zerbitzu publikoa emateko, baina azken unean ez egitea erabakitzen dute”, salatu du Xan Briali LABeko ordezkariak.
Herri Berri udal oposizio taldeak deituta, herritarrek mobilizazioei ekin zieten urte hasieran, zerbitzu "iraunkor eta eraginkorra" defendatzeko. Poliklinikak Lapurdiko Urdazuri eskualdeko hamabi herritako biztanleei ematen die zerbitzua.
Zure interesekoa izan daiteke
Furgoneta bateko gidaria hil da Zallan, tren batek ibilgailuaren kontra talka eginda
Istripua 15:00ak aldera gertatu da eta talkaren ondorioz, trena errailetik atera da.
Miren Arzalluz: "Museo honen dimentsio bikoitzak erakartzen nau; nazioartera begira baina herrian errotuta dago”
Arantza Ruizek Guggenheim Bilbao Museoko zuzendaria elkarrizketatuko du ETB2ko "12 minutos" saioan. Museoaren norabideaz eta erronkez arituko da berarekin. Elkarrizketa osoa ostegun honetan izango da ikusgai, 21:35ean, "Teleberri" albistegia amaitzean, eta ondoren EITB Nahieran atarian.
Urriaren 15eko grebaren ondorioz jaso ez duten soldataren zenbatekoa Gazako azpiegituretara bidera dezatela eskatu dute Nafarroako irakasleek
Hezkuntza kontseilariari eskatu diote lanuzteen ondoriozko soldatatik deskontatutako dirua UNRWAra bideratzeko, Palestinako hezkuntza azpiegiturak berreraikitzeko.
Auto-ilarak A-8 errepidean Bilbon, Donostiarako noranzkoan, hainbat autoren arteko istripuaren ondorioz
Istripua Zorrotzako bihurguneetan gertatu da 3 autoren artean eta gutxienez 2 pertsona zauritu dira. Auto-ilarak 4 kilometrokoak dira.
Lanean ari zen ertzain batek positibo eman du droga proban, Ertzaintzaren autoarekin beste ibilgailu baten aurka talka egin ostean
Autoaren barruan, hanka igeltsatsuta zuen gizon bat (gidaria), haur bat eta emakume bat zeuden. Lehenengo biak Gurutzetako eta Basurtuko ospitaleetara eraman dituzte, zaurituta. Ertzaintzak kautelazko neurriak hartu ditu, eta agente horrek bulegoan egingo du lan kontranalisiaren emaitza jaso eta gertatutakoa argitu arte.
Gasteizko ikastetxe batean 12 urteko bi neskatok 6 urteko bati egindako sexu-eraso bat ikertzen ari dira
Adingabeen Fiskaltzak Arabako Foru Aldundira bidali du kasua, ustezko bi egileak inputaezinak direlako.
Emakume bat hil da Erriberrin, auto-istripuz
Gidatzen zuen autoak erdibidea pasatu eta kontrako norabidean zetorren kamioi baten aurka jo du. 41 urteko emakume donostiarra tokian bertan hil da, eta kamioiaren gidaria arin zauritu da.
Zergatik agertu da gripea goizago? Osakidetzako Epidemiologia buruak zalantzak argitu dizkigu
Pello Latasa Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko epidemiologia-zaintzarako buruak azaldu duenez, asteotako intzidentzia-kasuak sasoiko gripearen epidemiaren hasiera izan daitezke, edo epidemiaren gorakada "goiztiarra". Zepan datza aurtengo gripearen eraginaren gakoa.
Eta covidarekin zer? "Oraindik gure artean dago, baina bere zirkulazioa murriztu da"
Pello Latasa Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko zaintza epidemiologikoko buruaren esanetan, covidaren birusak gure artean jarraitzen du, baina "zirkulazio gutxi gorabehera egonkorra" izaten ari da.
Osakidetzak 7.500 bat iktus kasu artatu zituen 2024an, pazienteen erdiak baino gehiago 75 urtetik gorakoak ziren
Aurreko urteekin alderatuta kasuen kopurua apur bat jaitsi bada ere, daturik garrantzitsuena hilkortasunaren etengabeko murrizketa da, azken hamarkadan urteko % 2,8 puntuko batez besteko jaitsiera izan baitu.