Aurreikusitakoa baino trafiko-hazkunde handiagoa ari dira erregistratzen euskal errepideak uda honetan
Udako Irteera-Itzulera Operazio Bereziaren balantzea egin du Eusko Jaurlaritzak operazio horren ekuatorean, eta nabarmendu duenez, aurreikusitakoa baino trafiko-hazkunde handiagoa erregistratu dituzte euskal errepideek operazioaren lehen hilabete honetan.
Estibaliz Olabarri Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak larunbat honetan emandako datuen arabera, gora egin du Frantziatik eta Europako gainerako herrialdeetatik Portugalera eta Afrika iparraldera doazen ibiligailuen kopuruak. Uda honetan, nazioarteko trafikoa % 4,5 hazi da 2024arekin alderatuta; % 3,8ko igoera aurreikusten zen. Bestalde, barne-trafikoan % 3ko hazkundea espero zen baina % 3,5eraino hazi da. Barne-trafikoaren bolumen handiena, batez ere A-8 autobidean, Kantabriarekiko lurralde-mugan erregistratu da, eta asteburuetan.
Auto kopuruak gora egin badu ere, Olabarrik azpimarratu duenez zirkulazioa "arin samar" igarotzen ari da, auto-ilara andirik eta gorabehera nabarmenik gabe.
Data garrantzitsuak
Irteera operazioan, nazioarteko zirkulazioan dauden ibilgailuen fluxurik handiena euskal errepideetan asteburu honetan (uztailaren 25, 26 eta 27an) eta hurrengo asteburuan (abuztuaren 1, 2 eta 3an) erregistratuko da. Egun kritiko hauetan guztietan, Trafiko Zuzendaritzak seinaleztapen bereziak jarriko ditu martxan trafikoaren arintasuna bermatzeko eta bide-segurtasuneko arriskuak minimizatzeko, honako gune estrategiko hauetan: AP-1 autobideko irteeran eta N-622 errepideko lotunean, Etxebarri-Ibiñan, Gasteizko noranzkoan, eta N-622 eta A-1 errepideen arteko lotunean, Gasteizen, Burgos/Madrilerako noranzkoan.
Eta Itzulera Operazioan, datarik kritikoenak abuztuko azken bi asteburu luzeak izango dira, ostegunetik igandera, oporretako itzulera askoz modu mailakatuagoan egiten baita, hau da, abuztuaren 21etik 24ra eta 28tik 31ra. Egun horietan, seinaleztapen-dispositibo berezia jarriko da Armiñongo lotunean, AP-1 autobidearen eta A-1 autobidearen arteko lotunean, Gasteizko noranzkoan. Puntu horretan, konoen eta seinale berezien bidez, A-1eko hiru erreietako bat lagako zaie AP-1etik modu masiboan sartzen diren ibilgailuei, segurtasunez eta 80 km/h-ko abiadura egonkorrean sartzea bermatzeko.
Bost hildako, hilabetean
Ekainaren 27an Irteera Operazioa hasi zenetik bost pertsona hil dira EAEko errepidetan izandako istripuetan. Hildakoak bi motor-gidari (57 urteko emakume bat Biakzian eta 75 urteko gizon bat Gipuzkoan), trirrindulari bat (53 urteko gizon bat Gipuzkoan) eta bi oinezko (62 urteko gizon bat Gipuzkoan eta 90 urteko emakume bat Gasteizen) izan dira. Iazko uztailean bi izan ziren hildakoak.
Albiste gehiago
Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendaria: "Urtez urte, errepide bidezko mugikortasuna hazten ari da"
Udako Irteera-Itzulera Operazio Bereziaren erdian, autoen joan-etorriak "aurreikuspenen gainetik" hazten ari direla azaldu du Estibaliz Olabarri Trafiko zuzendariak. Dena dela, ez direla auto ilara handirik ezta gorabehera nabarmenik izan azpimarratu du.
Bi pertsona atxilotu dituzte Madrilen, pertsona zaurgarrien etxe barrura lixiba eta kristalezko botilak botatzeagatik
Gorroto-delitua aporofobiagatik (txiroekiko fobia), hiru lesio-delitu eta kalte-delitu bat egotzi dizkiete atxilotuei. Etxebizitza horretan bizi diren pertsona zaurgarriek salatu dutenez, denbora daramate jazarpena eta erasoak jasaten.
Pertsona bat hil dute Bartzelonan, polizia-etxe batean armatuta sartu ostean
Esquadra Mossoek baztertu egin dute gertaerak motibazio terrorista izatea.
Bidaiaririk gabe zihoan villavesa bat irauli da Iruñeko Ingurabidean, eta arin zauritu da gidaria
Bart gauean gertatu da, 22:45 aldera, PA-30eko 14. kilometroan, Arazurin. Autobusa irauli egin da, eta errei bat oztopatzen gelditu denez, errei alternatibo bat prestatu behar izan dute garabiak ibilgailua eraman bitartean.
Motorzale bat larri zauritu da Hondarribian, trafiko-istripuz
Istripua 06:30ak aldera jazo da, N-638 errepidean, Hondarribia parean. Zauritutako motor-gidaria Donostia Ospitalera eraman dute, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.