SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

20 auto kiskali dira Bilboko Zamakola kaleko garaje batean izan den sutean

Sua 00:35 aldera piztu da, bi solairuko garaje batzuetan aparkatuta zegoen auto batean.  Gizonezko bat eta haur bat zauritu dira, kea arnastuta. 



 

18:00 - 20:00

Sutea piztu da Bilboko Zamakola kaleko garaje batean, bart, eta etxebizitza-eraikin bat hustu behar izan dute. Lehen datuen arabera, kalteak handiak izan dira. Gutxienez, 20 ibilgailu kiskali dira. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 00:35 aldera piztu da sua, garajean aparkatuta zegoen ibilgailu batean. Itxuraz, berehala zabaldu dira garrak. 78 zenbakidun eraikina da hustutakoa. 

Sutea kontrolpean duten arren, ez dute itzaltzea lortu. Suhiltzaileen sei kamioi eta hainbat anbulantzia bertaratu dira. 

Suaren ondorioz, 11 hilabeteko haur bat Basurtuko Ospitalera eraman dute, kea arnastu duelako, eta gizonezko bat ere artatu dute behar izan dute, arrazoi beragatik. 

Hainbat auzotarrek azaldu dute garaje askotako sabaiak behera etorri direla. 

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko. 

Bizilagun guztiak euren etxeetara itzuli dira dagoeneko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X