Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

26 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari jazarpena eta tratu txarrak emateagatik

Igandean izan zen atxiloketa. Udaltzaingoaren patruila bati jakinarazi zioten gizon bat emakume bat jazartzen ari zela, etengabe etxeko atea jotzen.

Udaltzaingoak 26 urteko gazte bat atxilotu du Gasteizen, bikotekideari genero-indarkeriaren esparruan jazarpena eta tratu txarrak ematea egotzita.

Igande honetako 12:15ak aldera, Desamparadas auzoan herritarren segurtasunerako lanak egiten ari zen patruila bati etxebizitza batera joateko eskatu zion Koordinazio Zentralak; izan ere, antza denez, gizon bat emakume bat jazartzen ari zen, etengabe etxeko txirrina jotzen eta atea kolpatzen.

Udaltzainak bertaratu zirenean, gizona ez zegoen bertan. Deskribapena eman ondoren, inguruan bilatu zuten, beste patruila batek biktima eta lekukoak elkarrizketatu bitartean, Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Gizona inguruko kale batean aurkitu zuten, eta, agenteak ikusi zituenean, ihesari ekin zion. Handik gutxira, geldiarazi egin zuten. Alde guztien adierazpenak entzun ondoren, eta biktimak aurretik jasandako eraso baten ondoriozko lesioak ikusita, susmagarria atxilotu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X