Irungo Udalak martxan du Itzulera Operazioa, hirian ibilgailuen trafikoa arinduko duena
Joan den ostegunean jarri zuen martxan ekintza plana Udalak. Helburu nagusia da Irunera iritsi nahi duten tokiko ibilgailuei sarbidea lehenestea.
Irungo Udalak dagoeneko martxan jarri du, hirugarren urtez jarraian, Itzulera Operazioa, udako egun hauetan autoek hiriko trafikoan izan dezaketen auto-pilaketak arindu asmo duena. Joan den ostegunean, abuztuaren 7an, jarri zuen martxan ekintza plana Udalak.
Cristina Laborda alkateak astearte honetan emandako prentsaurrekoan nabarmendu duenez, "operatibo honek, Irunera iritsi nahi duten tokiko ibilgailuei sarbidea lehenesten du. Erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratu ondotik, Labordak esan du " trafiko-intentsitate handiagoko momentu puntual horietan, gune batzuetako auto-ilarak eta blokeo-puntualak nabarmen murriztea ahalbidetzen du".
Azken urte hauetan, Irunen auto-ilara luzeak izaten dira mugan, eta horri konponbidea eman asmoz, Udalak azken urteotan Itzulera Operazio berezia jartzen du martxan, trafikoa arindu asmoz.
Udaltzainek, Ertzaintzarekin elkarlanean, GI-636 errepidetik Lapurdira doazen ibilgailuen trafikoa arintzea dute helburu, eta, horretarako, hiriko erdigunetik datozen ibilgailuak errepide horretan sartzea eragotziko dute, eta oinezkoentzako hainbat pasabide kentzen dituzte eta semaforoen denboretan ere aldaketak egiten dituzte, bai Santiagoko mugako sarbideetan, bai Behobiakoan.
Saihesbidea eta AP-8a saihestu
Gainera, hiriaren erdigunea inguratuko duen segurtasun-perimetro bat ezarriko da, AP-8 errepidearen eta hego ingurabidearen lotunetik ospitaleko biribilguneraino, hirigunean zirkulazioa bermatzeko, eta muga gurutzatu nahi duen ibilgailurik hiri barnean sartzea eragozteko.
Ibilgailuen joan-etorri handia aurreikusten denean, Udaltzaingoko agenteek zainduko dute hiria kolapsatu ez dadin. Eta gomendio orokor gisa, hiriko saihesbidea edo GI-636 errepidea eta AP-9 autobia ere mugara noranzkoan Irungo hiri barnetik ez erabiltzea gomendatzen da, egun hauetan trafiko handia aurreikusten baita.
Zure interesekoa izan daiteke
Beste elkarretaratze bat gaur eguerdian Basaurin, hilketa matxista gaitzesteko
12:00etan izango da, Bizkaiko udalerriko A-25 plazan, atzo talde feministek egindakoen leku berean.
Basauriko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute ostiral arratsaldean, talde feministek deituta
2026an bi dira jada Euskal Herrian hildako emakumeak, eta horrek agerian uzten du, euren ustez, indarkeria matxistak jarraitzen duela gizarteko gaitz nagusietakoa izaten. Basauriko Asanblada Feminista eta Emakumeok Bat Koordinadora (Basauriko Emakume Elkarte eta Elkarte Feministen Federazioa) talde feministek deitu dute elkarretaratzea.
Itzurun hondartza, mikroplastikoz beteta
Azken egunotako denboraleen ondorioz, mikroplastikoz beteta agertu zen atzo Zumaiako Itzurun hondartza. Naiara Malave Euskal Kostaldeko Geoparkean lan egiten duten Begi Bistan-eko kideak azpimarratu du arazoa mundu mailakoa dela, eta azken hamarkadetako plastikoaren gehiegizko erabileraren ondorioetako bat.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen. EITBk galdetutako ikerketaren iturrien arabera, atxilotuak askotan urratzen zuen urruntze agindu bat zegoen.
Asier Iragorri, Basauriko alkatea: "Gaur egun ere entzuten dira indarkeria matxista existitzen ez dela dioten diskurtsoak"
Basauriko alkateak "irmo" gaitzetsi du udalerrian gertatutako hilketa matxista, eta deitoratu du oraindik ere herritarren artean diskurtsoak entzuten ari direla indarkeria matxista "ez dela existitzen" edo arazoari garrantzia kentzen diotela esanez. Horregatik, uste du arlo guztietatik lan egin behar dela gaiari heldu ahal izateko.
Azpeitiko sutean kaltetutako bi lagunek alta jaso dute eta beste bizileku bat eman diete
Sua arratsaldean piztu zen, bigarren solairuan, eta kalte handiak eragin zituen. Udal teknikariek eraikinaren egoera aztertu behar dute, sutea zerk eragin duen ikertu eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
50.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Osakidetzako EPEn
EITBk jakin duenez, lehen bederatzi kategorietarako izen-emateak erritmo altuari eutsi dio hasieratik, apirilaren 22ra arte irekita dagoen prozesuan.
19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzeagatik
Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Atxilotuak hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu dituzte, eta polizia-etxera eraman dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Eneko Axpe: “Misio hau abiapuntu da Ilargian azpiegitura eraiki eta gizateria Martera joateko”
Artemis II misioa abiapuntua baino ez da Ilargian bizitzeko azpiegitura eraiki eta gizakia bertako baldintzetara egokitzeko ikerketak egiteko. Azken helburua, baina, Martera iristea da, Eneko Axpe fisikariak eta NASAren kolaboratzaileak azaldu duenez.